Irekia itxita daukat
2010-01-25 02:11 Barriketan Tira, badirudi hau bloga garrantzi gitxikoa dala. Ez, ez nago konbidauta. Jaurlaritzakoek ez nabe deitu. Euskeraz idazten daben blogero batzuk konbidauta dagoz. Erderaz idazten daben batzuk be bai. Lehendakariaren alde dagozanak eta kontra agertzen diranak. Bizkaitarrak, gipuzkoarrak eta arabarrak. Baina ni ez nago konbidauta. Akaso ez dabe lortu nire helbide elektronikoa, eta nik pentsetan neban mundu guztiak baeukala (publizidadea bialduten dabenok euki badaukie). Baina hobeto pentsauta, konbidauta egon ezkero, seguru munduko pertsona guztiek eskuratuko ebela nire helbidea... Agian ez dagoz nire presentzian interesauta edo nik uste baino garrantzi gitxiago daukat mundu zibernetiko honetan. Zorionez ala zoritxarez ez naz egongo ekitaldia kritiketan, kanapeak jaten eta Euskadiko blogeruen artean nire 'gorputz ijitoa' kamara aurrean lehenengo lerroan iminten. Zorionez ez naz zalantzak janda egongo, joateko ala ez joateko nire buruagaz eztabaidan. Ez naz egongo zelan joango nazen jantzita pentsetan. Ez dauka inportantziarik, seguru egun horretan lan piloa eukiko dot eta!!Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!