Egunkariarena, zentzubakokeria
2009-12-20 21:36Egia autortu behar dot. Ez daukat kontzientzia onik Egunkariaren kasuaren inguruan. Ez nintzen atzoko manifestazinoan egon, azken orduko arazoak dirala medio. Egon nintzan, gustu haundiz, barikuan lantoki aurrean egin zan kontzentrazinoan. Lantegi aurrean esan dot? Lantegitik 50 bat metrora. Zergaitik ezin zan egin EiTBren aurreko eskaileratan? Misterioa…
Akordetan naz Egunkaria sortuteko ahaleginatan ibili ziranean, Joseba Arregi zala Jaurlaritzearen Kultur sailburua. Egitasmoaren kontrako jarrerea hartu eban Jaurlaritzeak, dirulaguntzak ukatuz. Garai haretan Eginen kontrako gurutzadea puri-purian egoan. Sozialistak eta jeltzaleak egozan orduko gobernuan. Egunkaria eta Gara enbor bereko adar bi besterik ez zirala aurpegiratzen jaken.
Akordetan naz akzino bat erosteko ahaleginetan ibili zirala lankide batzuk, Eginen irakurletzat hartuko nebazanak. Diru eske ibilten ziran langileen artean. Eta nik eskatutako dirua (oduko mila pezeta inguru, oker ez banago) ukatu egin neban Arregiren argudioak zuzenak zirala pentsaurik. Itsukeri galanta orduko nirea. Ondino damu dot.
Urteak joan urteak etorri, bidebakokeri galanta iruditu jatan Egin eta Egunkaria zarratzea. Horreek egunkariok ETA finantzau egiten ebela esatea mundu errealetik kanpo egotea da. ETA Paperezko egunkari txikien finantziazinoen menpean bizi behar baldin bazan, aspaldian hilko zan diru falteagaitik.
Egia da Egunkaria zaharrean eta oraingo Berrian ezker abertzaletik datozanen presentzia haundia daukiela. Ez dabe euren burua ezkutatu. Baina egia ukatzea izango litzake ezker abertzale ofizialaren ahotsa soilik entzuten dala euskerazko komunikabide honetan esatea. Zaldiero binetagilea eta Imanol Uria goi mailako kazetaria lakoak gustu haundiz ikusi/irakurten dodaz. Autorpenakaz jarraituz, esan behar dot niri be Berriaren ateak zabaldu eustiezala orain urte batzuk gura nebanean kolaboretako eta ez neban ha aukerea aprobetxau. Ondino damu dot.
Autortu behar da beste kontu bat: Berria da oraingo egukarien artean euskal nazino osoaren ikuspuntu erreala daukan egunkaria. Oso gitxi dira gure artean Iparraldea “gure†lurralde bezala hartzen dabenak. Eta hori eskertzekoa da ikuspuntu abertzale batetik.
Martxelo Otamendiren inguruan ezin dot gauza txarrik esan. Nire jefea izan zan orain urte piloa ETBn. Azkarra, umoretsua, ironia ingeles puntu bategaz, ez dot sekulan ahaztuko orduan egiten zan arrastiko magazinean Inuxente egunean bota ebazanak, barria baino faltsuagoa zan biboteagaz… Mundiala!!
Martxeloren pentsakera politikoen inguruan, detailetxo bat: garai hareetako Aberri Egunean Iparraldeko ekitaldira joaten zan, orduko ekitaldi bateratu bakarrera.
Komisaldegian torturau ebela adierazo ebanean, nik sinistu egin neutsan. Beragaz harremanetan ibili nintzanean ez neban sekulan ikusi txantxatan ikusi kontu seriotan. Hortik kanpo, Iurretako egoitzan aske laga eta gero kontau eustana goitik behera sinistuten dautsat.
Bidebakokeriari bidebakokeri gehiago gehituten jako orain gitxi Entzutegi Nazinonalean hasi dan epaiketeagaz. Fiskalak adierazoten dau bere ustetan ez dala aurrera jarraitu behar. Foro Ermua eta Dignidad y Justicia taldeei kasu egin dautse epaileak eta martxan da komeria ostera be.
Zergaitik? Zertako? Zalantza gitxi daukadaz. Euskalgintzea susmagarria dalako, euskalgintzea kutsatu gura dabelako. Hainbat arrazoi dagoz epaiketearen kontra egoteko eta, era berean, hainbat hausnarketa egin beharko geunkez ha epaiketea zerk sortarazo dauen pentsetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!