Urnaren berbea

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-12-15 01:43

Catalunyan independentziaren inguruko kontsultak egiten dabilz. Ez daukie indar legalik, baina bai ostera balio politikorik.

Espainiako Epaitegi Konstituzionalak Estatut barriaren kontrako sententzia atarateko dagoanean, Catalunyako gizartearen sektore handi batek Estatut haretan esaten zana baino harantzago joan gura dau.

Sarritan esa izan da Euskadiko egoerea eta Catalunyakoa ezin dirala parekatu. Baina parekotasunak badagoz. Han eta hemen sozialistak dagoz gobernuan. Catalunyako sozialistak eta hemengoak ez dira bardinak, jakina, eta ERC moduko alderdirik ez dago  Eusko Jaurlaritzan.

Hor Zapaterok berbea emon eban: Parlamentetik atarako zana hitzez hitz onartuko ebala, hain zuzen. Emondako berbea jan eban Zapaterok.

Frustrazinoa sortarazo dau Estatut barriaren sorrereak. Diru arazo handia eukan Generalitatek. Catalunyak, neurri handi batean Espainia finantzau dau 30 urte honeetan. Horren truke, katalanofobia besterik ez dabe jaso Espainiatik. Eta beren neurriko autonomi maila lortu gura izan dabenean, Guerraren zepiloa eta Epaitegi Konstituzionalaren hesia topau izan dabe.

Erakunde pribatuen eskutik etorri dira kontsultak. Eta populazinoaren portzentaje nabari batek independentziaren aldeko botua emon izan dau. Honez ganera, inkestek dinoenez, CiUk alde handia atarako ei dautso sozialistei hurrengo hauteskundeetan. Bitartean, ERC behera joango litzake. Eta puzzlea nahiko konplikatua ez bazan, ERCtik atara ziran batzuek beste alderdi poliiko bat sortu guran ei dabilz. Joan Laportak ze paper beteko dauen puzzle honetan ez dago argi oraindino. Subiranistek gehiengo handia atarako ei dabe Parlamentean, orain baino handiagoa, baina auskalo alkarren artean ados iminiteko modurik izango ete daben.

Sei urte pasau dira sozialistak Generalitatera heldu ziranetik eta ez dau emoten Catalunyako biztanleen gurariei erantzuteko gauza izan diranik. Gurean, sei hilebete emon ditu Patxi Lopezek Ajuria Enean. Hemen ez da Estatutu barririk egongo. Izan zan eta kajoian jarraitzen dau gordeta. Eta kontsultak gurean nozko?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu