Konstituzinoaren eguna
2009-12-06 20:55 Jan edanakEspainiako Konstituzinoaren eguna da gaurkoa. Eta Domekea bada be, Estadu mailako politikariak batuta ikusi doguz ospakizunetan. Horreen artean Patxi López lehendakaria.
Lehenengo bider ikusi dogu lehendakari bat Konstituzinoaren aldeko ospakizunean. Orain artekoak ez dira sekulan joan, euren ustetan 1978ko Espainiako Konstituzinoak ez ditualako euskaldunak ordezkatzen.
Patxi Lópezek adierazo dau gaurko ekitaldian Konstituzinoak ahalbidetuten dituala Estatutua, Kontzertu Ekonomikoa eta autogobernua. Eta ez dakit nik Lehendakariak Konstituzinoa eta Estatutua irakurri edo ulertu ete dituan. Are gehiago, gure azken urteotako historia be gogoan izan behar da halango ur sakonetan sartu baino arinago. Eta gure herriaren historia ezagututa, bere adierazpenak eztabaidagarriak iruditzen jataz.
Ez dakit nik Lopez jaunak Eskubide historikoak ezagutzen ete dituan eta zergaitik onartu ziran bai Konstituzinoan zein Estatutuan. Ez dau jakingo edo “ahaztu†egiten dau mendeetan euskaldunok gure autogobernua izan genduala, gure foruak, hain zuzen, eta indarrez kendu euskuezala Madrileko botereek. Konstituzinoak berak onartuten dau horreek eskubideok zor jakuzala euskaldunoi. Estaduko beste lurraldeei ez jake halangorik onartuten.
Francoren gau ilunetan zehar inor gitxik aldarrikatzen eban Konstituzinoa. Estatutu bat bai, ostera. Eta batzuek, baita Patxiren alderdiak be, Autodeterminazino eskubidea bera aldarrikatzen eban Euskadirako (Nafarroa barne).
Eta Kontzertu ekonomikoari jagokonez, gogoratu egin behar jako Lopezeri honek bizirik iraun ebala Francoren garaian bai Araban zein Nafarroan.
Beste era batera esanda, Konstituzinoak onartu egiten dau bera baino arinago sortutakoa. Ahalbidetu gura izan eban euskaldunon borondatea. Eta azken boladan ikusitakoaren arabera, Espainiako Konstituzinoak arazo larriak daukaz bai Euskadin zein Catalunyan herriaren gurariaren arabera jokatzeko. Herriaren borondatea barik, traba bihurtu dalako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!