Ez kirola, ez erlijinoa. Hau politikea da.

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-12-01 01:25   Jan edanak

Inok esango ete deust zergaitik ez dan aurten jokatuko Euskal selekzinoaren futbol partidua? Urtean behin aldarrikatzen zan nazinoa garela eta nazinoaren ezaugarriak gura doguzala izan, besteak beste, gure selekzino nazionalak.

Joan dan asteko prentsan jazotakoaren inguruko eretxia eskatzen jaken kirol munduko horrenbeste laguni. Horreetako batzuek esaten eben pena zala politikea sartzea kontu honetan. Ados, seguru nago arrazoi politikoak dagozala ezetzaren atzetik. Baina gogoan izan daigun Euskadi/Euskal Herriko selekzinoen ideia be politikoa dala. Lagun batzuek Euskadi/Euskal Herria eta Espainia errealidade desbardinak dirala pentsauko ez balebe ez zan selekzino ofizialen erreibindikazinorik egongo. Eta ha erreibindikazinoa be politikea da. Partiduarena ez da kirol kontu hutsa, politikoa baino.

Pozarren egongo dira unionistak Errealeko jokalari batzuek hartutako erabagiagaz. Nik benetan gura neban ikusi zenbait agintarien arpegia San Mameseko zelaian gorrarena egiten milaka lagunen erreibindikazinoaren aurrean. Gogoan dozue Errege Koparen irudia? Eta audioa?

Ondo dago urrats gehiago eskatzea ofizialtasunerantz, baina eskakizuna ezin da itsua izan. Ahaztu egiten dabe jokalariek errealidade politikoak desbardinak dirala igazkoa eta aurtengoa. Igaz ofizialtasuna eskatu ahal zan. Aurten, nazinotasuna ukatu egiten dabenen aurrean erreibindikazinoa ozen ozena izan behar zan beste ezertan sartu barik, horixe baita gaurko egoereak eskatzen dauena. Dana dala ezebezaren artean inoiz gitxitan ataraten da dana. Eta saltsa honetan espainolismoa atara da nagusi.

Lau lerro Donostiako gotzain barriaren izendapenaren inguruan. Hemen be politikea da nagusi. Sektorerik atzerakoienak euren peoiak iminten dabilz Estaduko Eleizearen goi mailako karguetan, batez be euskal lurraldean. Iceta, Munilla, Iruñean dagoen ejerzitoaren bikario ohia… profil bardinekoak dira: atzerakoiak hankarteko kontuetan eta tradizionalki euskal eleizeak izan dituen erreibindikazinoen aurrean gor. Hara, euskal eleizbarrutirik ez dogu epe laburrean ikusiko. Argi ulertu behar da izendapen horreen atzean politikea dagoela, eta ez erlijinoa.

Egunotan burura etorri jat aspaldian entzun neban leloa: “zuk paso egingo dozu politikearen aurrean, baina politikea aurrean izango dozu paso egin barik”.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu