Ondo etorria izan daitela aldaketea!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-11-08 21:48   Musikea

Ba horixe zan aldaketea Euskadin. Akordetan naz zelan urteetan jente askok esaten ebala ez dagoala desbardintasun handirik gobernuan egon ziran abertzaleak eta orain aginduten dagozan sozialisten artean.

Horregaz ez dot esan gura aurrekoek dana egin ebela ondo eta oraingoek dana txarto (pentsetan imini ezkero seguru etorriko jatala burura oraingo agintarien alde onen bat edo beste…) Egoerea ekonomikoak, sozialak, nazinoartekoak, ez dira bardinak.

Aldaketarik handiena nortasun kulturalen alorrean datza. Unionistek urteetan esan izan deuskue abertzaleei nortasun kontuekaz obsesionauta gagozala. Aginduten emon dituan sei hilebete honeetan, Eusko Jaurlaritza barriak bere nortasun obsesino barriak behin eta barriro atara ditu kalera eta euren dekretuetara. Bandera espainola dala, euskerea dala, ikasguneetan emoten dan hezkuntzea dala, komunikabide publikoetan hemengo eta horkoen arteko izenak dirala, atzerriko enbaxadak dirala… Obsesino piloa agertu dabez, baina orain kontrako zentzuan.

Esplikazinoa emoteko orduan, atxaki lez, normalizazino berbea erabilten dabe behin eta barriro. Berba ederra benetan, normalizazinoa, errealidadea ezkutatzeko.

Jakina, ez da normala hamengo populazinoaren zati handi bat espainiarra es sentidutea, bertoko hizkuntza maite eta lehenestu gura izatea, espainartasuna arrotz sentidutea,… Eta abertzaletasun politikoaren gehiengoa azpijokoen bidetik desagertarazo egin dabela sentiduten danean, ezinegona kalera ailegeten da, ahopeka oraingoz.

Beste egun baterako lagako dot abertzaleok azken urte honeetan izan dabezan (doguzan) akatsak, honeek piloa izan dira eta.

Jazotakoaren ondoren, abertzale askok euren buruari preguntetan deutse ia oraingo gobernuak lau urte iraungo ete dauen. Nik uste dot baietz. Zorionez, esango neuke nik. Halan ikusiko dogu zer dan benetan konstituzinonalismo espainiarra eta zer errespetu (edo errespetu faltea) dautsan euskal nortasunari. Ez da goxoa gitxiengo diranak aginduten ikustea, berba polita eta hutsalak lelotzat hartuta, baina basamortu honek gu danok espabiletako balio badau, ondo etorria izan daitela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu