Ei, ei, ei,...
2009-10-16 01:13Zurrumurrua aspalditik ebilen bolo-boloka. Ezker abertzale ilegalizatuan eztabaida bizia ei egoan. Armak betiko bertan behera laga gura ei ebezan batzuek. Eztabaidea irabazi ei eben. Eztabaidea galdu ei eben. Galdu ala irabazi, izen oso ezagun batzuek babes armatua ez ebela onartuko iragarri egingo ei eben. Eta orain 'hau' dator.
Onartu behar dot informazino kontrajarriak jaso dodazala azken bolada honetan. Ilegalizazinoek, Europako babes judizial ezak, ETAren ezintasun operatiboak,… faktore guztiek batuta urtenbidebako bidera eroan dau ENAM mobimentua. Eta ezin eben bere horretan jarraitu.
Arinagoko prozesuetan egon ziran mobimentuak baztertu edo urteteko gogoagaz geratu ziran lagunak. Gogoan izan daigun Aralar eta Abertzaleen Batasunaren ibilbide propioak Lizarra-Garazi prozesuaren ondorioa izan zirala.
Gogoan izan daigun, bestalde, orain lau urteko bake prozesuan egindako adierazpen batzuek ez daukiela zerikusirik T-4aren kontrako atentaduaren ondoren izan diran jazoera odoltsuekaz. Gudarien egunaren aurrean izan ziran komunikatu biek islatzen dabe ENAMen barruan dagoan eretxi aniztasuna.
Ez dot argi ikusten bake prozesu baten aurrean bagagozan ala ez. Bake prozesua gauzatzeko alde biak berba egiteko prest egon behar dira.
ENAMak berba egiteko prest dagoala dino eta etekin politikoa atara gura ei dau negoziazinoaren bidetik. Estaduak, bere aldetik, behin eta barriro adierazo dau negoziazino gehiagorik ez dala egongo. Posible ete da bakea baldintza horreetan lortzea? Ez dot bape argi ikusten.
Hori bai, orain Otegi, Usabiaga, Etxeberria eta gainontzekoak atxilotuta, ezkutuko asmoa izango ete dau Madrileko gobernuak (Garzón bere kontura dabilela pentsetea inozokeria galanta izango litzake eta) Lehio barria zabaltzeko? Denporeak esango dau, baina Estadua 'posibilisten' bildur danean itxaropenerako bidea zabalduten jat.
Baldin eta bakerako urrats serioak emoten badabez. Oraindino ikusi ez doguzan urratsak. Urteetan espero izan doguzan urratsak ikusten badoguz...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!