Plastikozko poltsak: debeku barria
2009-10-08 01:20 BertsolaritzeaMemelokeria dala pentsauko dau pertsona askok, baina arduratuta nago supermerkatuetako plastikozko poltsak dirala eta.
Badakit plastikoa petroliotik datorrela, kutsagarria dala eta ingurugiroaren alde egiten dogula supermerkatuetako poltsak debekatuta.
Aurrekoa egia dala onartuta, gogoratu behar dogu horreek poltsok bigarren bizitza badaukiela. Etxean beti erabili izan doguz poltsak gauzak leku batetik bestera eroateko, arboletako frutea batuteko eta, azkenik, zaborra kontenedoreetara eroateko.
Normala izan da urteetan telazko poltsatxu bat izatea eta horren barruan plastikozkoak tolestuta. Amak, ganera, tolestatzeko modu berezia irakatsi eustan ahalik eta leku gitxien okupetako.
Badaukaguz etxean udalek eta beste erakundeek oparitutako poltsa 'iraunkorrak', eta horreek be erabilten doguz, baina hemendik gitxira arazoa izango dogu: non sartuko dogu zaborra kontenedoreetara eroateko?
Fekulatik ataratako poltsak iminiko ei dabez supermerkatuetan. Aurrekoen funtzino berak beteko ete dabez? Eta zergaitik ez dabe egiten Ameriketako pelikulatan ikusi doguna, hau da, paperezko poltsa haundiak? Horrek be ez dira kutsagarriak eta horrenbeste gauzatarako erabili leitekez.
Nire lagun batek esaten eustan orain gitxi gobernuetako debekuen ondorioz gure bizimodua uste baino gehiago aldatu izan dala azken urte honeetan. Gogoan izan daiguzan tabakoaren legea, alkoholaren erabilera barriak, abiadurearen murrizketeak edota kalean jateko zailtasunak. Beste batzuek esango dabe zibilizau egiten gaituela arau horreen bidetik. Zibilizazinoa behar genduala eta behar dogula seguru baino seguruago nago, baina arazoak ikuspuntu guztietatik aztertu behar dirala pentsetan dot.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!