Ekonomiaren apustuak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-09-30 00:41   Begi betegarri Angela Merkelek hauteskundeak irabazi ditu Alemanian. Zergak bajatu egingo ditu ekonomia suspertzeko. Espainiako estaduan eta Euskadin zergak igon behar dira zerga bilketea beherantza doalako. Egoereari aurre egiteko era kontrajarria dira honeek. Argudioak ezin sinpleagoak dira: Alemanian esaten dabe dirua uritarren poltsikoan egon behar dala inbertidu eta gastau dagien. Halan suspertuko ei da ekonomia. Espainian, ostera, pentsetan dabe administrazinoek ez daukiela behar beste dirurik laguntzino sozialak eta inbertsinoak egiteko eta hori dala eta guztion esfortzua behar da. Esfortzu hori zergak pagatearen bidetik etorriko da. Halan, ekonomia suspertzen dan bitartean ez da inor geratuko babes barik. Jarrerea biek alde ahulak agertuten dabez. Alemanian ez badabe ekonomia suspertzen zergak bajatuz administrazinoek ez dabe behar beste dirurik batuko euren beharrak beteteko. Eta Espainian zerga igoerek ekonomia ito egiten badabe ez da administrazinotarako dirurik egongo ezta zergak are gehiago igota. Nor da zuzen? Nor da oker? Apusturik?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu