A ze gustora Athletic ikusten!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-09-21 01:07 A zelako denporaldi hasikerea Athletic-ek eskaini deuskuna!! UEFAko txapelketan ondo baino hobeto dabil eta Ligan hiru partidutan nagusitu da. Lehenengo partiduetan joko eskasa eskaintzen eben zurigorriek, baina aste honetako partidu biak ikusita argi ta garbi esan leiteke lehoiek pelotea primeran mobiduten dabela. Austria Vienaren kontra partidu borobila egin eben eta Vilarrealen kontra be primeran ibili dira. Gozetako momentuak dira honeek, baina denporaldia luzea da, oso luzea. Gogoan izango ete doguz oraingo momentuak hemendik hilebete batzutara? Faltan botako ete doguz? Ez daigun ahaztu gure jokalariak onena eta kaxkarrena egiteko gauza dirala. Bien bitartean, gozau daigun Athletic-en momentu ederra!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu