Historia txikia

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-09-13 19:30   Musikea Gure iraganean benetan zer jazo zan jakiteko, gure memoria historikoari kasu egitea lakorik ez ei dago. Orain egun gitxi, lagun batzukaz berbetan, gure familiko jazoera txikia etorri jatan burura. Gure aitite zana kamioi gidaria zan. Orain gidari piloa dagoz, baina orduko garaian oso gitxi ziran kamioiak gidatzeko gauza ziranak. Beti kontetan eban, txantxan, hiru biderrez egin izan ebala soldaduskea: Alfonso XIIIgaz, Agirre Lehendakariagaz eta Frankogaz. Bigarren eta hirugarren kasuan ez ei zan joan soldadu modura armeagaz, bolantean baino. Kontuak kontu, bolada batean, koronel, jeneral edo komandante baten gidari ibili ei zan frankismoaren garaian. Harek, Gernikatik pasau izan ziranean zera bota eutsan: -         Aizu, Atxutegi, zuk badakizu nok bonbardeau eban Gernika? Aititek berehala igerri eban nondik etorren milikoa eta hauxe erantzun eutsan: -         A zelako galderea Koronel (edo jeneral edo komandante). Danok dakigu nok bonbardeau eban Gernika. -         Baina esan, nor izan zan? –galdetu eutsan ostera be. -         Joxux, jauna, badakigu danok nor izan zan –erantzun eutsan aititek. Zer pentsatzerik emon eustan jazoera honek. Oraingo errealidadera batzuk zelan etorri jakuzan gogoratzeko, egia eta guzurra bereizten jakin behar dogula ulertuteko eta on eta gaiztoen arteko bereizketea egitea ez dala bape erraza ez ahaztuteko balio dau nire memoria historiko txiki honek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu