Prisa taldearen amorrua

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-08-25 01:36

Abuztuan danak ei gagoz oporretan, ez ei da ezer pasetan… pasetan dan arte. Karteletako gerreak titularrak hartzen dituan bitartean beste ezkutuko gerrea hasi da: Prisaren gerrea.

Joan dan Barikuan Juan Luis Cebrián, El Paiseko zuzendari ohiak sekulako artikulu gogorra idatzi eban Espainiako gobernuaren kontra. Lur ganeko Telebista Digitala (LTD, TDT erderaz), hemendik gitxira gure etxeetan izango dan bakarra, debaldekoa zala pentsetan zan. Halan izango da neurri handi batean, baina ez da formula bakarra izango. Ordaindu beharreko formulea hemendik denpora luze batera atara behar ei zan. Baina birritan pentsau barik, udako lasaitasuna aprobetxauta, Estaduko gobernuak ordaindu beharreko LTDaren ganeko dekretua atara dau, Prisa komunikazino talderaren amorrua eraginez.

Prisaren kontra konpetiduten dabilen La Sextaren jaubeen probetxuan atara ei dabe dekretua eta Prisaren kaltetan.

Arazo ekonomiko larriak ei daukaz Prisak eta orain jasoko dauen zartakoa erabatekoa izan leiteke. Canal Satelite Digital plataformea dirua barra-barra galduten dauen bitartean, La Sextakoek punta-puntako kirol erretransmisinoen eskubideak erosi ditue preparau daben LTD kanaletik eskaintzeko. Behin ordaindu ezkero, jakina.

Ez da mobimentu inuxentea gobernuarena. El Pais egunkaria, SER irratikatea eta Cuatro telebisinoa Alderdi Sozialistearen betidaniko laguntzaile mediatikoak izan dira. Horren truke bapo aprobetxau egin dabe. Sarri esan izan da alderdi politiko gehienek egunkariren bat daukiela ondoan laguntzaile lez. Honen kasuan, Prisa komunikazino taldeak ondoan ei dauka alderdi politikoa laguntzaile lez. Atara kontuak.

Baina orain La Sexta atara danetik, Publico egunkariaren haritik, Zapaterok laguntzaile sendoagoa topau izan dauela pentsetan dau. Euren babesa sendoagoa da eta gitxiago eskatzen ei deutse Prisak baino. Ikusiko ete doguz Prisa taldeko komunikabideak Zapaterori oposizinoa egiten? Ikustekoa izango litzake hori!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu