Gorbeiako sugetzarra: III. atala
2009-07-14 02:18 Euskerea berbagaiOstera be indar militar espainolak izan dira Gorbeian. Orain aste pare bat edo militarrak izan ziran, piperpotoa tontorreko kurutzean iminten. Orain, helikoptero bategaz joan (antza aldatza lar gogorra zan eurentzako) eta dokumentazinoa eskatu eutsen bertan topau ebezan mendizaleei.
Erridikulua izango litzake jazoereak probokazino puntutxoa izango ez baleu. Patxi Lopezek lehendakaritzea hartu ebanetik halango “ekintzak†behin eta barriro burutu ditu Espainiako ejerzitoak. Ez daigun ahaztu Goardia Zibila be militarra dala. Ez dakit nik lotura zuzena izango ete dan horreen jazoeron artean, baina badirudi “hamen gagoz eta orain guk agintzen dogu†lako mezua zabaldu gura dabela militarrok eta bere atzean dagozanak. Makina bat adibide dagoz: Gernikako Juntetxean izandako agerraldia, Loiuko aireportuaren inguruan gerra abioiek egindako zalapartea, Gorbeiako agerraldi biak… eta hiru hilebete baino ez ditu emon Patxi Lopezek agintean.
Entzun gurako neuskio Eusko Jaurlaritzeari horren ganeko bere eretxia. Esan beharko leukie halango agerraldiek bildurtu egiten dituala uritarrok, baina ez dabe egingo. Horretan be “aldaketea†ete dago?
Amorrua eta etsipena sortarazoko dabe hau lako ekintzek. Krisialdiari aurre egin barik pintaden kontrako kurutzaldian sartu dira sozialista espainiarrak. Egoera larrian dagozan enpresei lagundu barik euren sinbologia sartuarazotea da euren kezka eta ardura bakarra. Eta horreek inposaketok eta horreek ardurabakokeriak ez dira erraz ahaztuten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!