Gorbeiatik bajatu eta gero burutazino pare bat
2009-07-04 21:39 Gorbeiako tontorrera igon naz gaur Xabiertxo motxilan neroiala. Laino usuak baina euri handirik ez. Ejerzitoak Espainiako banderea Gorbeiako gurutzean eskegi ostean, zeozer egiteko beharra sentiduten neban. Alde horretatik pozik neure buruagaz. Baina, sentimendu personalak alde batera itxita, aste honetako barriak, Strasburgeko Giza Eskubideen Epaitegiak emondako erabagiak, baldintzatu egingo dau aurrerantzean euskal politikagintzea. Itxaropen handia egoan epaitegi honen sententzian gehienok uste gendualako honeek kanpoko epaitegiok Estadukoen kontrako sententzia atarako ebela. Are gehiago Batasunaren eskaria onartu eta gero. Halanda be, arrazoia emon deutso Espainiako gobernuari aho batez. Argi eta garbi. Oraindino ez dot denporarik izan sententzia irakurteko, baina argi dago erabagiak ezker abertzalearen itxaropenak errotik zapuztu dituala. Errekurtsoa presentau leiteke, baina ikusitakoaren arabera ezin da pentsau sententziak atzerabueltarik izan leikenik. Beraz, bide horri ekitea lan antzua izango litzake. Are gehiago, negoziazino politikoaren bidea be zarratuta dauka ETAk. Zein da gaur ezker abertzale ofizialak zulotik atarateko daukan bidea? Orain gitxi lagun bategaz berbetan esaten neutson bereiztu behar dogula tripak eskatzen deuskuna eta errelidade gordina. Ez dot uste “gure†indarkeria epe laburrean desagertuko danik. Kontuan izanda ni patologikoki baikorra nazala. Orain baino gehiago Irlandara begira imini beharko litzatekez eragile politikoak. Noz heldu zan pakea Irlandara? Garaipenea ezinezkoa zala alde biek ikusi ebenean. Gurean ez gara puntu horretara heldu. Espainiako gobernuak eta Jaurlaritza barriak behin eta barriro aldarrikatzen dabe bide polizialak erabilita ETAgaz akabauko dabela. Indarkeriagaz batera abertzaletasuna akabau leitekela uste dabe, Gorbeiakoa lekuko. Bestalde, Loiolan orain hiru bat urte ezker abertzalearen izenean negozietan ibili ziranok uste eben etekin handiagoa atarako ebela negoziazinoaren bidetik edo hurrengo prozesu batean gehiago atarako ebela. Argi dago, zoritxarrez, ETAk min eta sufrimendu gehiago eragingo dauela. Bestalde, argi dago Espainiako gobernuak tresna ezinobea jaso dauela Europatik ezker abertzaleari presinoa sartzeko. Tripearen ahotsari entzun eta ETArena agortuta dagoala entzuten dot. Gerra militarra eta politikoa galduta daukiela esaten deust. Nahiz eta horrenbeste kontu esan Arnaldoren ildo politikoak ez dauela mundu horren gehiengoa ordezkatzen. Eta era berean, Espaina eta Euskadiko gobernuek argi eta garbi adierazoten dabe “oraingoan baiâ€, indarkeria eurek akabau egingo dabela bide polizial hutsa erabilita. Eta buruak zer esaten deust? Hori gaurko martxatik errekuperau eta gero komentauko dot.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!