Zubiak behar doguz bakea lortzeko?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-06-23 16:50   Musikea Ez nintzan joan zapatuko manifestazinora eta ez dot damurik, ondo ulertu eiztazue: Enrique Puellesen hilketea krudela izan zan, oso krudela. Ez dau inok merezidu beste mundura joatea horren modu basatian. Giza kalidadea ETAren ezaugarria ez dala eroak be badaki gurean. Burruka armatuak Estadua garaituko ez dauela be argi dago aspalditik. Ezker abertzalearen adar politikoak indarkeriaren zamea ganetik kendu ezinda dabilela begibistakoa da. Ez dot ulertzen zergaitik esan dituan Arnaldok azken boladan esandakoak, hau da, udagoienerako barriak izango dirala. Zurrumurru guztien arabera, barne eztabaidean egoan sartuta ezker abertzalea. Hausnarketa horren barruan, burruka armatuagaz jarraitzearen kontra eretxi sendoak ei egozan. Eta auskalo ETA pm-koen akabuan jazo zana ETA-m-ean ez ete dan jazoko. Ha prozesua bizi ebenek kontetan dabe pm-koen barruan burruka armatuagaz jarraitzeko ala ez eztabaidatzen hasi ziranean eta armak bertan behera lagatzearen aldekoak nagusitzen hasi ziranean, kontra egozanak hasi ziran inozko kanpainiarik gogorrenagaz. Sortarazo eben nazkak lagundu ei  eutson su etenaren aldeko jarrereari. Auskalo prozesu bera errepetiduko dan ala ez. Nik egia esanda, ez dot bape argi ikusten. Egia da Arnaldo mutu dagoala atentadua izan zanetik, eta hori ez da, nire ustetan, bape seinale ona. Kontuak kontu, manifestazinoa izan zan joan dan zapatuan. Eta ondo egin nebala pentsetan dot. Sufrimenduaren erabilpen politikoa hamaikatxu bider bizi izan dogu gurean. Ez dot uste nik biktimen aldeko ekitaldi batean Euskadi Espainiatik bereiztearen alde ala kontraren ganean norberaren eretxiak aldarrikatzeko lekua danik, manifestazinora joandakoen artean eretxi piloa dagozalako. Era berean, lekuz kanpo dago oraingo aroak eta lehengoak konparetea, bien artean hobea zein izan danaren ganean uste desbardinak dagozalako. Egin izan zanaren ondoren, ez dot uste nik ETAk beste persona bat hilko dauenean, hilketea arbuiatzeko antolatuko diran ekitaldietara pentsamendu jakin batekoak animauta sentiduko diranik. Hau guzti hau esan eta gero, ez dot aitatu barik lagako Jon Anzaren kasua. Inok ez daki ondino non dagoan Jon Anza eta zer pasau jakon. Hipotesi piloa dabilz bolo-boloka. Baina amorrua emoten deust bere egoerearen ganean ardurauta dagozan askok Enrique Puellesi egindakoaren kontra tutik esaten ez dabela ikusteak. Eta era berean, ez dira gitxi  Enrique Puellesi egindako basakeria gogor kondenatzen dabenak, Jon Anzaren egoerea bape inporta ez jaken bitartean. Nonbaiten irakurri dot horrenbeste urte atzera joan garela oso egun gitxitan. Ez dot uste nik azken urte honeetan jazotakoa alperrekoa izan danik, baina komentzituta nago errealidadea begi bakarragaz ikusten daben horreen artean egin behar dala pakea. Errealidadea begi bigaz ikusi gure dogunon beharra zubiak ez apurtzearena da, egurra alde bietatik hartzen dogun bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu