Gaur egungo opioa

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-06-17 00:40

Zoratuta dagoz. 93 miloe euro futbolari batengaitik. 50 gehiago beste batengaitik. 35 miloe eta jokalari bat beste batengaitik. Eta ikusiko doguzanak. Eta bankuek horretarako bai emoten dabela kreditua, enpresek kreditu faltarengaitik itota jarraitzen daben bitartean.

Egunean bertan egunkariek esaten euskuen krisialdiaren ondorioz eragindako langabeziaren erdia Estadu espainiarrean emon dala. Badauka honek logikarik? Badauka hankarik edo bururik?

Krisialdi ekonomikoa luzea eta gogorra izango da. Luzeagoa eta gogorragoa izango ei da Espainian Europan baino, baina ez dau ardura: kriston futbol selekzinoa daukie eta munduko futbol jokalaririk onenak dagoz bertako Ligan jokatzen.

Marxek esaten eban orain urte mordoa erlijinoa zala populuaren opioa. Gaur egun futbolagaz narkotizau egiten gaitue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu