Kontzertu Ekonomikoa blindau beharko litzake baina...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-06-01 02:11

Seguru nago populazinoaren ehuneko hamarrak be ez dauela aitu nondik nora doan Kontzertu Ekonomikoaren inguruko eztabaidea. Egunotan entzun doguz Eusko Jaurlaritzako arduradun barriak eta bozeroale jeltzaleak horren ganean matrakan. Badakigu zer pasetan dan eta zertan oinarrituten dan eztabaidea?

Ezer baino lehen gogora daigun Kontzertu Ekonomikoaren ondorioz gure zergak Diputazinoei pagetan dautseguzala eta ez Madrileko Ogasun Ministerioari. Honez ganera, zenbait puntutan, euskal zergen tipoak, arauak etabar desbardinak izan leitekez gure ekonomiari lagundu ahal izateko. Inguruko lurraldeetan errekurridu egin dabez berton araututako aldaketak. Errejiotako Gobernuek, sindikatuek,… Diputazinoen arau fiskalen kontra behin eta barriro aritu dira. Honexegaitik aldarrikatu da Kontzertua 'blindau' egin behar dala honeek errekurtsook balio barik laga ahal izateko.

Joan dan astean proposatu egiten eban Ogasun sailburuak Kontzertua blindau ahal izateko, Aldundiek egin barik, Eusko Legebiltzarrak egin beharko leukezala zergen ganeko legeldiak. Jaurlaritzearen bozeroaleak ildo bereko adierazpenak egin ebazan egun pare bat geroxeago. Proposamen hau ezinezkoa da arrazoi batengaitik: Lurralde Historikoen Legearen arabera, Diputazinoen eskumena da zergen ganeko legedia.

Baina badago ezkutuko arrazoi politikoa: Jaurlaritzearen alde dagozan alderdiek ez daukie indarrik euren ikuspuntuak Diputazino guztietan atarateko. Beraz, erabagia Legebiltzarrera eroango bazan eurek erabagiko leukie zer egin zerga kontuetan, orain ez bezela.

Beraz, benetan gure bada Kontzertu Ekonomikoa 'blindau' Madrileko Gorteetara jo beharko da. Hor aldatu beharko leukiez Botere Judizialaren legea eta Auzitegi Konstituzinonalarena. Montau dan zalapartearen ondoren, bai PPk zein PSOEk baieztatu egin dabe Madrilen 'blindau' egingo dabela Kontzertu Ekonomikoa. Hiru bider ezezkoa emon deutse proposamenari. Laugarrenean emondako berbea beteko ete dabe?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu