Europako kontuak gogoan?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-05-25 00:25   Euskerea berbagai

Guzurra dirudi, baina Europako Parlamenturako hauteskunde kanpainan gagoz. Jakin badakigu uritarrontzat ez daukala garrantzi handirik hauteskunde honeetan botoa emoteak.

Ez naz hasiko Europan erabagiten danari garrantzia emoten edo kenduten, errealidadea geugaz batera doalako: poltsikoetan eskua sartu eta hor daukaguz euroak. Baten batek erantzungo deust Parlamentuak ez dauela zerikusi zuzenik izan euroaren sorrereagaz. Eta ez dau arrazoi faltarik izango.

Azken urte honeetan, Europaren ideiak indarra galdu dauela esatea ez da pekatua. Gero eta estadu gehiago sartu dira Europako Batasunean, baina ez da erabagi sendorik izan Europari indarra emoteko eta halaxe gabilz arazoei konponbidea topau ezinda.

Badakigu krisialdi ekonomikoari aurre egiteko zer proposatzen dauen Europak? Badakigu zenbait estaduk proposatzen dabena, baina ez dago bateratutako proposamenik. Era berean, globalak diran beste arazoei, A gripea, esate baterako, ez deutse erantzunik emoten Europak. (A gripearena larregi puztutako globoa izateak ez dauka garrantzi handirik argudio honetan). Beraz ez da harritzekoa estadu barruko kontuak Europako Parlamentuko hauteskundeetara eroatea. Hor dabilz sozialistak eta popularrak orain urte beteko hauteskundeen bigarren bueltea jokatu guran. Era berean, jeltzaleek Jaurlaritzako bikoteak baino boto gehiago eskuratu behar dabez Lopezena gobernu ahula dala aldarrikatu ahal izateko.

Europako Parlamenturako hauteskundeak dira, baina inor gitxik esango deusku zer proposatzen dauan Europarako. Gure konfidantza eskatuko deuskue bertoko kontuak lau haizetara zabalduz. Nik, egia autortuko dot: ez dakit Europako ideiagaz zer egin gura daben. Ez dakit Europako batasuna bide onetik doan be. Bertoko arrazoiak izango dira nagusi nire botoa erabagiteko orduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu