Athleticmania
2009-05-17 22:07 Bertsolaritzea Egia onartuko dot: Messik Barçaren bigarren gola sartu ebanean telebista amatau egin neban. Argi egoan Barçaren gol makina martxan eta topera egoala. Eta zuzen egozan jokalariak hurrengo egunetan: finala galdu eta gero ez egoan zer ospatzerik. Are gehiago uste dot nik: onartu behar da Athleticek oso partidu eskaxa jokatu ebala Kopako finalean. Baina Athletic futbol taldea baino gehiago da: danok batzeko moduko sentimendua. Eta Kopako finalera heldu izanak berebiziko animoa eta konfidantzea emon eutsan zalegoari. Galdu izana be ospatu behar zan ospatu zan modura. Jente askok pentsauko dau azken aste honetan zehar bizi doguna pasadea izan dala. Nik neuk be halan pentsetan dot, baina nire lagun batek esaten dauen modura gizarteak halango mekanismoak behar ditu beste alorretan sufriduten dituan oinazeak futbolaren bidez konpentsetako. Tristura larregi jasan doguz euskaldunok azken bolada honetan eta poza bakarra disfrutau behar genduan. Halanda be, harrigarria da zenbat lagun joan diran Balentziara, horretako asko sarrera barik, diru mordoa gastetan, kriston parrandak egiten, batez be jasaten dogun krisialdia kontuan hartuta. Zoritxarrez, Athleticeko jokalariak ez dagoz zalegoaren neurrian. Zaleak edozein gauza egiteko prest dagoz taldearen alde. Batzuetan ez dago argi jokalari batzuen konpromisoa zerenbestekoa dan. Eta etenbako konpromisoa agertzen dabenon artean, kalidade eza nabaria da. Egia onartu daigun: harmailetako jakintsuek kontrakoa esaten badabe be, potroek ez dabe baloia behar dan lekura bialduten. Ez dira gitxi Athleticen modeloa aldatu behar dela esaten dabenak: atzerritarrak ekarri behar danik ez dau publikoki inor gitxik esaten, baina Lezamako modeloa aldatu behar dala begibistan da: zergaitik ez ekarri Estadu edota Hegoameriketako gazteak Lezaman formazinoa jaso daien? Zergaitik ez probatu Hegoameriketan zehar dabilzan euskaldunon ondorengoak edota Athleticen peñen inguruan mobiduten diranak? Komenigarria da ahalik eta gazte gehien pasetea Lezamatik, gure baloreak eta estiloa barneratu daiezan. Seguruenik, jentea eta bestelako baliabideak beharko litzatekez honeek kimuok munduan zehar bilatzeko, baina nire ustetan hori ondo inbertidutako dirua izango litzateke. Etorkizuneko Athleticmania bermatzeko bidea.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!