Finala baino ez buruan

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-05-13 01:29

Egia esango dot: ahoa zarratu ezinda daukat Patxi Lopez lehendakaritzara heldu zanetik. Ez neban uste agindu euskuen “aldaketa” politikoa izan barik estetikoa izango zanik.

Gernikako kargu-hartze zeremoniako aurreskua joteko oboea erabili eben txistuaren ordez, ikur erlijiosorik ez zan egon, poemak izan ziran diskurtsoen ordez eta orain Jaularitzaren ikurra aldatuten dabe.

Diru gitxiago gastauko dabela dinoe kargu gitxiago izango dabezalako. Seguru diru gitxiago gastauko dabela karguen sodatatan baina esango ete deuskue zenbat balio dauen ikurrak aldatzeak?

Badakit kontu honeen ganean berba egitea ez dala erraza, inor gitxik egingo deust kasu eta. Gaur lako egunean Athletic baino ez daukagu buruan. Ez da bape erraza Bartzelonaren kontrako partidua irabaztea, Guardiolaren mutilek kriston taldea osotuten dabe eta. Ilusino ikaragarria dago finala dala eta. Ez ete da hori guzti hori zapuztuko bihar gauean?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu