Estatuko gobernu barria
2009-04-19 22:52 MusikeaEz dot ondo ulertu zer gura dauen lortu Zapatero presidente espainiarrak gobernua aldatzean. Europako Parlamenturako hauteskundeak hemendik sei astera izango dira. Inkesta guztien arabera, Alderdi Popularrak erraz irabaziko ditu hauteskundeak eta aldatu barri dauen gobernua hauteskunde porrotarena izango da.
Azken asteotako irudi operazinoa pikutara joan jako Zapaterori. Horrenbeste urtetan Washingtoni bizkar emonda ibili eta gero, Obamagaz egin eban argazkia. Baina argazkiaren biharamonean inor gitxik txalotu eban argazkia. Estadu mailako berbagai politiko ia bakarra gobernu krisia zan.
Arlo ekonomikoan emon dan aldaketea espero neban. Argi egoan Zapatero eta Solbesen arteko ezadostasunak goitik beherakoak zirala. Inor gitxik espero eban, baina, Elena Salgado lako personea iminiko ebala. Solbesek zeozelango aurrekontu austeritatea mantendu gura eban. Gobernu barriak azaldu dauenaren arabera, ekonomia berpizteko Estaduaren diru guztia gastetako prest dago. Daukiena eta ez daukiena. Sozialistek administrazino publikoa zorretan iminiteak zelako ondorio txarrak daukazan ahaztu dabela emoten dau.
Interneten dabilzanok/gabilzanok ez dabe/ez dogu bape ondo hartu Kultura ministro barria dan Angeles Gonzalez-Sinde. Ez dot errepetiduko horreenbeste blogetan esan izan dana. Interneten arruntak diran deskargak ez ditu begi onez ikusten ministro barriak. Egia da gehiegikeriak dagozala pelikulak eta musikea debalde eskuratzeko orduan. Baina hori bezain egia da kulturea errentagarri bihurtzeko modu barriak topau behar dituala industriak. Niri ez deust inork burutik kenduten Gonzalez-Sinderen izendapena ez dala bape inozoa izan. Bere garaian Zapateroren alde atara ziran artistak saritu egiten ditu presidente espainiarrak. Eta ikusi beharko da sari horrek diru isladarik izaten dauen ala ez.
Kontuak kontu, gobernu barriak kriston lana egiten dauela emoten dau, edo hori azalduten deuskue prentsako argazkiek. Horrek esan gura dau aurreko gobernua potrojorran ebilela, ezta? Edo ikasle alperren modura azken asteotan dabilzala egiten kurtsoan zehar egin ez dabena. Azterketea bagilaren 7an izango dabe. Gurean, baina, beste era bateko azterketak izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!