Supermerkatuan jazotakoa

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-04-15 01:47   Euskerea berbagai Gaur erosketak egitera joan naz. Nora eta Sestaora. Luzea izango litzake zergaitik joan nazan Sestaora kontetea. Sestaoko supermerkatu handi batean sartu ta famili hegoamerikarra ikusi dot, beltzaranak. Alabeak “amatxo” deituten eutson bere amari. Neskatoak izen euskalduna eukan. Hegoamerikarren ondoan famili europarra egoan, zuri zuriak eurak. Famili honen neskatoak “mamá” deituten eutson amari. Ikusitakoak zer pentsau emon deust. Eta egia esanda, ez dakit oraindino jazoeratik ze ondorio atara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu