Highway to hell
2009-04-05 01:45 Euskerea berbagaiHonek lerrook idazten dodazan bitartean Young anaiak eta bere taldea Barakaldoko BECen egongo dira joten. AC/DC etxetik kilometro gitxira eta ni joan ezinik!!!
Eta ez da izango tartelea eskuratzeko ahaleginik egin izan ez dodazalako. Zoritxarreko egun haretan behin eta barriro ahalegindu nintzan Internet bidez eta telefonotik deituten. Geroxeago, Aldundiaren zozketean be hartu neban parte. Nire lagun handi baten bitartez be Bilboko Udaletxeak antolatu eban zozketan be hartu neban parte. EiTBk bere langileen artean zozketatu ebazan bere gonbidapenak eta hor be ahalegindu nintzan. Kale egin izan dot behin eta barriro.
Holango aukereak bizitzan behin izaten ei dira. Ganera, jiraren aurreko kontzertu batera joan izan dan lankide batek kontau eustanez izugarrizko ikuskizuna eskaintzen dabe AC/DCkoek.
Milaka eta milaka euskal heavyzale kalean geratu gara. Ganera, ez dira gitxi kanpotik kontzertua ikustera etorri izan diranak. Horrek dira Interneten abantailak eta desabantailak: Internetek bizitza erraztu egiten deusku, baina pentsauezinezko lehioa zabalten deutse mundu osoari. AC/DC lako talde mitikoak gurean jo eta Youtubeko bideoklipakaz kontsolau behar. Hau zoritxarra!!!!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!