Datorrena eta etorri leitekeana
2009-03-28 15:56Badator aldaketa politikoa Euskal Alkargo Autonomoan. Ez neban uste bateraezinak batuko ziranik, baina pentsauezina etorri da.
PP eta PSOE alkar ikusi ezinda dabilz Estaduan zehar. Gurean, ostera, musuka. Eta hau Espainia dala esango dabe gero!
Akordetan naz ondino zelan etorri ziran PSOEkoak orain urtebete eskuina gelditzeko botu eske eta zelan abertzale askok pentsau eben hoba zala PSOEri botu emotea Raxoi agoantetea baino.
Patxi Lopezek esan dau gaur goizean ez dauela sozialisten gustoko ez dan ezer egingo. Nire ustetan, apuntetako moduko esaldia da. Horrek esan gura dau ezingo dauela esan bere politikak eta erabagiak hartzeko orduan PPren menpean egon danik. Bestalde, danontzako gobernauko dauela esan dau. Dana batera ezin da egin. Danok ez gara bat etorriko bere politikakaz, bere keinu sinbolikoakaz eta bere erabagiekaz. Itxura guztien arabera, gobernu unionistea osotuko dabe sozialistek popularren laguntzinogaz. Frontismo espainola.
Baina ez gaitezan aurreratu. Alderdi bien arteko akordioa agiri publiko batean kaleratuko da. Akordio horren puntuak herri honen gehiengogaz bat etorriko ete da? Hori da lehenengo puntua.
Eta kontu sinbolikoak alde batera lagata poltsikoaren kontuak datoz. Krisialdi ekonomikoari aurre egiteko estadu mailako sozialistek daukiezan arazoak ikusita, auskalo gurean zer egiteko gauza diren.
Badago kontuan hartu beharreko beste kontua: hemendik gitxira euskaldunok Espainiari pagau behar deutsagun Kupoa adostu egin behar da Jaurlaritza eta Aldundien artean. Hori erabagiten dauen Finantza Kontseiluan bardinduta egongo dira aurrerantzean jeltzaleak eta sozialistak. Orain arte baino diru gehiago eskatuko ete dau Madrilek euren defizita gorantza doala kontuan hartuta? Arabako Aldundia popularren eskutan orain ez iminteak kontu horregaz zerikusirik izango ete dau?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!