Gorka, agur eta ohore

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-03-23 01:46   Euskerea berbagai

Gorka Agirreren ganean berba egiteko orduan hamaikatxu jazoera etorten jataz burura. Ezagutzen neban, nire lagun min baten laguna zalako. Niretzat laguna baino erreferentea zan Gorka.

Euskaltzale amorratua zan; nigaz beti euskeraz egiten eban. Gipuzkoako euskeraz egiten eustan, bere esanetan ama oiartzuarrak irakatsita.

Atsegina zan oso, beti irrifartsu. Eztabaidak izateko orduan be ez eban ahotsa goratzen. Bere lagun batek txantxa eginaz esan eustan behin batean Belgikako kutsua bere ahotsaren tonuan igerten jakola.

Persona normala zan, lagunekaz poteak hartzen denporea emoten eban. Politikagintzan dabilzan batzuk handimandikeriatan dabilzan honetan, gutako edozeinek daroagun bizimodu bera eroaten eban. Diskretoa, bere lanaren ganean ezer gitxi kontetan eban. Sarritan pentsau izan dot leienda asko dagozala bere joan-etorrien ganean. Nekez sinistu leiteke horren persona atseginak horrenbeste saltsatan egon eitekeanik.

Eta egia esanda, diskretoa izan behar zan bere saltsatan ibili ahal izateko, bere bizitza politikoan zubigintzan ibili zalako. Baikorra zan Gorka, 'gureari' konponbidea topetako ahaleginetan behin eta barriro ibili izan eta. Nahiz eta bere lagunak erahilak izan, nahiz eta beste lagun batzuk mehatxupean egon, nahiz eta kritikak jaso, nahiz eta bere lana ondo ulertua ez izan, beti egin eban lan konponbidea topetako.

Bere nortasuna azpimarratzeko modukoa zan, baina bere ahaleginek errespetua eta omenaldia merezidu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu