Arbitroak be jokatzen dau

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-03-15 22:57   Bidaide

Hasarre nago oraindino atzo San Mamesen ikusitakoarengaitik. Batzuetan ez da nahiko lan ona egitea futbolean; subertea be behar izaten da. Subertea… eta zeozer gehiago. Arbitroak be 'jokatu' egiten dau.

Atzo San Mamesen ibili zan arbitroak ez eban orekaz pitau eta bere portaereak jokalariak eta zaleak erotu egin ebazan. Ez da erraza behar beste indar mentala izatea halango egoerea gatxean eta nire inguruan egoazan zale askok nerbioak galdu ebezan, oso espektakulu itxusiak emoten.

Indar mentala baino gehiago beharko dogu euskal uritarrok hurrengo lau urteak pasau ahal izateko. Sozialistek aldarrikatzen dabe Patxi Lopez Ajuria-Eneara eroateko behar beste babes daukiela. Ibarretxek hauteskundeak argi eta garbi irabazi dabezala aldarrikatzen dau, baina sozialistek eta popularrek azken orduko ezustekoa emoten ez badeuskue, jeltzaleek oposizinoan emon beharko dabez hurrengo lau urteak.

Lau urte? Blogetan eta lagun batzuen adierazpenetan irakurri eta entzun egin dot Lopezek ez dituela lau urte agoantauko Lehendakaritzan, are gitxiago kontuan izanda bertoko gehiengo politikoa ez dala, hain zuzen, unionistea, are gitxiago kontuan hartuta sozialistek aurre egin beharko deutsiezala krisialdi ekonomikoaren unerik gogorrenei.

Leitekeana da, baina halango zeozer esaten zan Odón Elorzari buruz Donostiako alkatetzara heldu zanean, eta daborduko ia 20 urte emon ditu agintzen.

Ez da nahikoa izango jokalaririk onenak zelairatzea. Jokalariez ganera, taktikarik onena izan beharko da, arerioaren mobimentuak aurreikusteko eta, batez be, ez da ahaztu behar arbitroa beti beti abertzaleen kontra egongo dala. Eta nahi izanez gero, arbitroak be jokatzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu