Benetako zenbaki majikoa: 176

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-03-08 01:05   Barriketan Zenbakiak behin betikoak dira. PSOEk gehi PPk 38 jesarleku eskuratu dabez Eusko Legebiltzarrean. Patxi Lopezek behin eta barriro aldarrikatzen dau bera izango dala hurrengo lehendakaria. Baliteke, baina ez dot horren argi ikusten. Zenbakiak eta zenbakiak egiten ibili gara Gasteizeko parlamentuaren gehiengoa zelangoa izan behar dan pentsetako, baina ahaztu egiten dogu jokoan dagoala sozialistentzat inportanteagoa dan beste gehiengo bat: Madrileko Kongresuarena. Madrileko Dipuaduen Kongresuan gehiengoa lortzeko 176 parlamentarien babesa behar da. PSOEk gaur egun 169 dakaz. Zazpi gehiago behar ditu gehiengo osoa eskuratzeko. Orain arte, Galizako sozioa zan BNG eta EAJren babesa izaten eban. Galegoek 2 daukiez eta jeltzaleek 6. BNG Galizako gobernutik kanpo geratu da eta jeltzaleak Gasteizeko oposizinoa bihurtzen badira beste sozio batzuk bilatu beharko ditu Zapaterok. IUk parlamentari bi daukaz, Kanariar Koalizioak beste bi eta PPren sozioa da bertako gobernuan. ERCk be 2 daukaz, Rosa Diezen alderdiak 1 eta Nafarroa Baik beste bat. Beste aukera bat izango litzake CiUren botuen babesa eskuratzea. 11 jesarleku ditu Artur Masen alderdiak, baina ez daigun ahaztu honeek oposizinoan dagozala Catalunyan alderdirik indartsuena bada be. CiUren babesaren prezioa Montilla Generalitatetik ataratea, Zapaterok ordaindu ezin dauen prezioa. Edo pentsetan dabe sozialistek euren laguntza izango dabela Madrilen Bartzelonan kale gorrira bialdu eta gero? Sozialistek jarraitzen badabe Lehendakaritzea eskatzen joko arriskutsuan sartuko litzatekez. Lopez eta Zapatero popularren eskutan egongo litzatekez, bai Gasteizen zein Madrilen. Eta gogoan izanda krisialdi ekonomiko larria daukagula ganean ezin da esan urte goxoak izango dabezala aurrean. Komentziduta nago Patxi Lopezek ez dituala hauteskundeak irabazi, Ibarretxek baino. Baina sozialistek itsu-itsu jarraitzen badabe, Euskadiko hauteskundeen benetako irabazlea Mariano Raxoy izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu