Zergaitik

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-02-16 11:42   Musikea Nik neuk be 'Hemen Ibarretxe' plataformearen alde emon dot nire izena. Ez dot uste kale mailan ezaguna nazanik beste batzuk diran modura. Komunikabideetan izen batzuk atara dira, ezagunak eta deigarriak, ni ez bezela. Benetan dinosuet, nire ekarpena ez dala bape eragingarria izango uste dot. Halanda be, barruak eskatzen eustan Ibarretxeren alde sinatzea, modu sinbolikoan sikiera. Ez nator bat ehuneko ehunean bere gobernuak egindako lanagaz. Ez dot uste ondo lagunduta egon danik urte honeetan. Baina aurrean zer daukan ikusita, hauteskunde honeetara aurkezten dan hautagairik onena dala sinistuta nago. Prestakuntza bakoak, karisma bakoak, puntx bakoak… horrexek dira Ibarretxek aurrean daukazan arerioak. Aurrean daukagun krisialdi ekonomikoari aurre egiteko bape gaitasunik ez daukienak. Bertoko kontuen ganean batzuek erakutsi daben sentsibilidade eskasaren ganean hoba ezer ez esatea. Hau gitxi balitz, bape demokratikoa ez dan lege baten ondorioz, gure herriaren sentsibilidade politiko bat hauteskundeetatik kanpo geratuko da. Interes jakin batzuei erantzuteko jokatu da horren modu zikinean. Honeei botu emotea alperrekoa izango da. Baten batek esango deust bertoko instituzinoetatik ezer gitxi egin ahal izango dala globala dan krisialdiari aurre egiteko. Zapatero bera baztertuta dago fundamentuzko erabagiak hartzen diran lekuetatik (argazkietan agertu daiten deitu egiten deutse, hori bai) Ikusitakoaren arabera, Europako txoko honetan ez da lan ekonomiko txarra egin izan. Zenbakiek eta Espainiagaz egin beharreko konparazinoak euskaldunon alde egiten dau. Arazo politikoa be konpondu barik geratu da. Azken urte honeetan lan hobea egin eitekeala uste dot, baina beste batzuek irabazten badabe behar dogun konponbide politikoa lurperauta geratuko da denporea luzean. Horrexek ziran nire arrazoiak. Fundamentudunak edo fundamentu bakoak, nireak dira. Orain, Martiaren 1ean, uritarrok daukagu berbea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu