Txikikeriatan?
2009-02-06 01:38Liburu mordoa salduko dau Maria Antonia Iglesias kazetariak. Barredak, Urkulluk, Lopezek edo Egigurenek esandakoaren ondorioz argi dago alderdi politiko guztietan badagozala desadostasunak eta ezinikusiak, haserreak eta eztabaidak, giza multzo guztietan pasetan dan modura.
Halanda be, horreek kontuok politika txikia baino ez dira. Hartu-emon pertsonalak inportanteak badira be, gaurko politikan badago jokoan inportanteagoa dan zeozer.
Egunez egun albiste ekonomiko txarrak etorten jakuz. Langabezia gora eta gora. Inork ez daki noiz arte petralduko dan egoerea (Zapateroren pitokeriak albo batera lagata).
Eredu ekonomiko espainiarra pikutara doa. Adreiluan oinarritutako ekonomiak ez dauka etorkizunik. Goitik beherako aldaketea beharko leuke ekonomia espainiarrak. Baina zein da Madrileko gobernuak emoten dauen erantzuna? Aldaketa politikoa Euskadin.
Dana polita eta ederra izango ei da Patxi gurean aginduten egongo danean. Inork ez daki oraindino zer planteauko dauen euskaldunok krisialditik atara ahal izateko. Hoba ixilik geratuten bada.
Barriari ez jako inportantzi handirik emon baina fundamentuzkoa da nire ustetan: Euskal Alkargo Autonomoak Estaduko langabezia tasarik bajuena dauka. Sozialisten eta popularren agindupean dagozan komunitate guztiek guk baino langabezia altuagoa daukie. Zeozergaitik izango da.
Eta esango dabe (ta esaten dabilz) gobernu abertzalea itsututa dagoala bere obsesinokaz. Eskerrak ez dala ibili enplegua sortuten gobernu sozialisten modura…
Hori bai, txikikeriatan galduten bagara, jai daukagu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!