Forma eta muina

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-01-16 01:54   Euskerea berbagai

Egia esanda, ez neban uste nik Lehendakaria eta ganerakoen kontrako epaiketea bertan behera geratuko zanik. Forma kontuak ontzat hartu ditu Epaitegiaren gehiengoak zirkua amaitutzat emoteko.

Eztabaidagaia da Ermuko Foruaren papera. Epaile batzuen ustetan akusazino partikularrak ez dauka bere kabuz epaiketan esku sartzeko aukerarik kaltetu zuzena ez bada. Beste batzuen ustetan badauka. Oraingoan, ez dabe ontzat hartu epaitegiaren gehiengoa. Gogoan izan daigun Fiskaltzak be epaiketea bertan behera lagatea eskatu ebala.

Madrileko Epaitegi Gorenaren aurrean helegitea aurkeztuko dau Ermuko Foruak eta ikusiko dogu hemendik hilebete batzuetara epaiketea izango dan ala ez.

Eta forma kontuen ganean eztabaidatzen jarraitzen daben bitartean, epaiketearen muina jorratu barik jarraitzen dabe: 'berbea' baliogarria da indarkeriari konponbidea emoteko?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu