ETAren mezua: Urte Barri Bom!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2009-01-01 14:18 Goizeko hamarrak pasatxo ziran. Sirenea entzun genduan telebistako pasilotan. Beharretik atarateko adierazoten eban sireneak. “Hau egune sute simulakroa egiteko” pentsau genduan. Kalera atara ginanean jazotakoaz ohartu ginan. Kaputxadun ertzainek Termibuserantza korrika joateko esaten euskuen. Ordurarte oso lasai egon ginan. Baina hori ez zan simulakroa. Berrogei minutu geroago danbadea. Nik ez neban danbadea entzun kale artean banku batean dirua ataraten egon nitzalako. Telefono dei eta mezu mordoa izan nebazan. Ez da harritzekoa, bildurra eta izua zabalduten dauelako halango barri batek. Guk, egia esanda, bildurra baino etsipena sentiduten genduan. Bestaldetik ikusita, etxeko pantailetatik ikusita, ez zan ezer arrarorik ikusi. Nire lana emisinoko denporak eta materialak egokitzea izaten da eta, zorionez, goiz horretako egokitze lan guztiak eginda egozan. Dominatxo hori nire buruari emongo deutsat. Horrexegaitik izan genduan normaltasuna gure pantailetan kalera atara ginanean. Anormaltasun bakarra komunikabide guztiek gure ganean berbetan egozala jakitea zan, guk ezertxo be esateko modurik izaten ez genduan bitartean. Ordu batak aldera sartuteko aukerea izan neban beste lankide batzukaz batera. EiTBko muin teknikoak ez eban kalterik jasan izan. Dana egoan lanean jarraitzeko moduan. Abistegiak laburragoak izan ziran derrigor, ohiko iraupenekoak preparetako denporarik ez egoalako. Jantokiko gunean ez egoan normaltasunez sartuteko modurik beirak leku guztietan egozalako. Egun berezi haretan baraurik edo fundamentuzko bazkari barik geratu ziran lankide asko!! Azpimarratzekoa da arrastian izan genduan bisitea. Hamaikatxu politikari joan ziran telebistara euren deklarazinoak egitera. Eta deklarazinoak egin eta gero euren etxera bueltau ziran. Bakarra sartu zan lankideakaz egotera: Lehendakaria. Lankide guztiek, idazkariek, teknikoek, kazetariek, mantenimendukoek, garbitzaileek,… danok hartu genduan Juan Jose Ibarretxeren animoa eta babesa. Banan banan, enpresako departamendu guztietara etorri jakun Miren Azkarate eta Izaskun Bilbaogaz batera. Gizatasuna halango detaileetan igerten da. EiTB gura eban presionau ETAk. Ez eban mututu atzoko egunean. Kokildu be ez dau egingo. Atzo esaten neban modura nire leloa hauxe izan beharko litzake: aginak estutu, gerritik hartu prakak gora eroateko eta segi aurrera! Gure gabezi eta akats guztiakaz segiduko dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu