Irabazlea, selekzinoa gustoko ez dauena

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2008-12-26 00:21   Musikea

Gabonetan gagoz eta danok gara zintzo eta jator egun honeetan. Zintzotasuna eta berba goxoen ondoan, erreibindikazino tradizinonalaren garaia dator gure herrira: euskal selekzino ofizialak izateko erreibindikazinoak gailurra dauka Gabonetako futbol partiduagaz, batzuen disgustorako. Orain urte bete, gaur horren euskaltzalea ei dan Patxi Lópezek adierazoten eban futbol partidua “akelarre abertzalea” zala.

Aurton ez da futbol partidurik izan, lehenengo aldiz horrenbeste urteetan. Burrukan dagoz jokalariak eta Federazinoa eta autortu behar dot nahaste borraste handia dagoala eztabaidearen inguruan.

Selekzinoaren izena eta izanaren artean jente askok ez dau argi ikusten non dagoan eztabaidagaia. Badakie zaleok zertan datzan desadostasuna? Izena ete zan jokalarien kezka bakarra? Esan izan dabe jokalariek izenarena ez zala punturik inportanteena. Eta izana? Badagoz ezbardintasunik Federazinoa eta jokalarien artean izanari jagokonez? Are gehiago, badauka Federazinoak zeregiterik izanari jagokonez?

Nire ustetan, jokalarien formak ez dira bape zuzenak izan. Agertu diran modura, Iranen kontrako partidua ez ebela jokatuko esanez eta argitu barik izena ala izana edo biak batera jokoan baegoan, ez dabe joko onik agertu.

Kontu honetan askoz inportanteagoa da izana izena baino, nire ustetan. Jokalariak ixilik egon izan dira izenaren inguruko eztabaidea piztu danean. Bestaldetik, jokalarien ustetan Federazinoak ez badau ezer egin ofizialtasuna lortuteko, eurek aitatuten daben akordioa bete ez izana salatzeko aukerea izango eben. Jakin gurako neuke jokalarien ustez ze urrats emon leitekezan ofizialtasunerantz eta ia horreek urratsok emoteko modurik badagoan. Pilotaren eredua aitatu izan da. Futbolean eredu hori kopietako modurik egon ete da? Horixe da koxka. Edo koxketako bat.

Baina nire eretxiz partidua ez jokatzeko mehatxua (txantaia gura badozue) ez da bape bidezkoa. Nori egiten deutso mesede partidua ez jokatzeak? Lopez, Basagoiti, Zapatero eta Raxoi barrez lehertuta egongo dira.

Ez da zuzena hartu daben taktikea. Eta kirol munduan dabilen jentearen ganean hori esatea kontu larria da. Jokalariek apustu sendoa egin dabe izena eta izanaren inguruan eta kale egin dabe. Federazinoak igezko urtean adostutakoari bueltea emon gura izan deutsola emoten dau eta arpegi itxusia agertu dabela iruditzen jat.

Galtzaileak zaleak gara, euskal selekzino ofiziala ikusi gura dogunok eta urteroko erreibindikazinoa gustora ikusten dogunok. Aurton ez da partidurik egon eta lepoa jokatuko neuke (eta gustora galdu) datorren urtean be ez dala partidarik egongo.

Horren trabauta dagoan partiduan irabazlerik ez dago. Beno, bai. Irabazleak zelaira partidua ikustera sekulan joango ez diranak izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu