Epaitegi kontuak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2008-12-16 13:04   Begi betegarri

Hamaika bider entzun izan dot azken bolada honetan abertzaleok gure erreibindikazino eta amesak albo batera baztertu behar doguzala jenteari benetan intereseten jakonagaz bat egiteko. Mezu ederra da hau, kontuan hartuta zelako krisialdi ekonomikoa jatorkun (orain artekoa hasikera mingotsa baino ez da izan eta).

Halanda be, euskal abertzaleoi eskatzen jakunak ez deutse balio espainiar unionistei. Hor dagoz euren sinbologia inposatu guran. Apurka apurka, baina gelditu barik, legediak dinona betearazoten dabilz. Espainiako banderea Euskadiko Alkargo Autonomoaren leku publikotan egon behar da, lehentasunez urteko egun guztietan. Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar nagusietan, Arkauten, Bilboko Udaletxean… Sinbolo hori barruratu ez izana eta gurea sentidu ez izana bigarren mailako kontuak dirala emoten dau. Horretan be jentearen sentimendu eta borondatea euren lege eta boterearen menpean iminten dira. Espainian XIX. mendean zehar horren afamatua zan 'Trágala' praktikara eroaten dabe Espainiako botereek ezelango lotsa barik.

Epaitegi kontuek esateko asko emoten dabe. Gaurko prentsan irakurri dot Ibarretxe Lehendakariak ezin izango dauela gobernau bere kontrako epaiketea egiten daben bitartean. Goiz eta arratsaldez egongo ei da epaitegian lekukoen deklarazinoak entzuten. Lan egiteko ezin izango dau epategitik urten.

Ezelango edukinik ez daukan epaitegi honi esker (bere kontrako gorrotoa alde batera lagaten badogu) Eusko Jaurlaritzearen buruak ezin izango dau krisialdi ekonomikoaren kontra behar egin. Eta gero esango dabe gure instituzinoek ez dabela ezer egiten krisialdiari aurre egiteko. Honi gehituten badeutsagu epaiketea zuzenean ikusi ahal izateko sarrerak zozketatu egingo dituela, AC/DC taldekoek joko balebe bezela, zelan ez ekarri akordura Jerezeko alkate horrek Justiziaren ganean esaten ebana!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu