Highway to hell

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2008-12-01 01:52   Euskerea berbagai

Ba ni neu be AC/DCren kontzerturako sarrera barik geratu naz. Zorionez, ez neban denporarik alperrik galdu ilaran. Bai, ostera, sakeleko telefonotik deika edota web horritik hamaikatxu ahalegin egiten.

Adarra jo deuskuela pentsau eta esan izan dau jente askok. Estadu osotik jente piloa etorriko ei da kontzertura. Ilaran edo deika egon izan dan jente mordoa be kontzertuan egongo ei da. Zurrumurru piloa dabilz: danok ezagutzen dogun saltoki handiaren langileek lehentasuna izan ei dabe sarrerak eskuratzeko, arduradun politiko batzuek eta beren lagunek be sarrereak eskurau ei dabez…

Kontuak kontu, bizitzan behin izango ei dogun kontzertua galdu egingo dotela emoten dau... ala ez. Bilboko egunkari batek zabalduten ebanaren arabera, guk uste baino arinago bueltauko ei dira Young anaiak gurera. Udan izango ete? Kobetaseko eszenatoki handian izango ete? Zurrumurru hori egia bazan, erraz pasauko jatan ganean daukadan disgustua. Eta nire moduko disgustua daukan jente askori be bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu