Euskadikoa ala Euskal Herrikoa? (bis)
2008-11-20 01:39 MusikeaIgazko azken artikuluan aitatzen neban saltsea: Euskadikoa ala Euskal Herrikoa? Esaten neban orduan, eta bardintsu pentsetan jarraitzen dot, inportanteagoa dala izana izena baino. Inportanteagoa da ofizialtasuna lortzea izen bat ala bestea izatea baino.
Kontuak kontu, amorru handia hartu dot zenbaiten ezjakintasuna ikustean. Euskal Herria izenaren alde agertu diran askok esaten dabe Euskal Herria izenak zazpi lurraldeak hartzen dituala eta Euskadik, ostera, hiru. Guzur borobila.
Sabino Aranak Euskadi hitza asmau ebanean zazpi lurraldeak izan ebazan akorduan. Orduko euskaldun gehienek (foralistek, karlistek, liberalek,…) Euskalerria edo Euskal Herria izenak erabilten ebezan, baina beti zentzu folkloriko edo kulturalagaz. Sabinok zentzu politikoa emon gura izan eutson gure herriaren izenari, bere buruaren jabe izan gura eban herriarena. Horrexegaitik baztertu eban Euskal Herria izena Euskadiren mesederako.
Eztabaidea interesgarria izango litzake futbola kulturea ala politikea dan erabagitea. Egia da futbola zentzu zabalean kulturea dala, baina egia da, bestalde, estadubako herriek beren selekzinoa lortu ahal izateko egiten daben (dogun) ahalegina politika hutsa dala. Horrexegaitik uste dot egokiagoa dala Euskadi Euskal Herria baino.
Hori bai, Euskal Herria Euskadi baino zabalagoa dala esaten daben horreek irakurri daiela Gernikako Estatutuaren hasikerea euskerazko bertsinoan.
Jokalariek eta Euskadiko Federazinoak montau dabena beste egun baterako lagako dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!