Obama txapeldun... ala ez
2008-11-03 02:05Hemendik gitxira jakingo da nor dan Estadu Batuetako hauteskudeen irabazlea. Inkestek dinoenez, Barack Obama aurretik doa eta ia ia segurutzat jo leiteke bera izango dala presidente.
Nik ez dot horren argi ikusten Obamaren garaipena. Amerikarren ezkutuko arrazismoa aitatzen da (jakin gurako neuke horren aurreratuak garen europarrok zer egingo geunken kasu estadubatuarren zapatatan egon ezkero). Ez dot uste, halanda be, horixe dala Obamaren kontra jo leiteken faktore bakarra.
Inor gitxik esaten deusku Presidentziagaz batera Senatu osoa eta Ordezkarien Ganbararen zati bat be aukerauko dala. Botoemole askok ez dabe gura izaten botere osoa, Presidentzia eta Ganbarak alderdi bardinari emon eta alkarren artean orekea izan daiten euren botua banatu egiten dabela. Ez daigun ahaztu, bestalde, parlamentari estadubatuarrek Bushek bezainbesteko irudi txarra daukiela.
Europan gehienok gurago dogu demokraten garaipena, neoconen nagusitasuna gorrotagarria egiten jakulako. Baina ez daigun sekulan ahaztu estadubatuarrak dirala botua emoten dabenak eta ez gu. Euren klabeak botua emoteko orduan eta gureak ez dira bardinak. Banatzen gaituena, itxasoaz ganera, mentalidadea da. Beraz, nik ez neuke ezer baztertuko martitzeneko gauberako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!