Burbuilea
2008-10-19 15:09 Krisialdi ekonomikoa pil-pilean dago. Edonora joanda berbagai bihurtzen da. Komunikabideek be denpora luzea eskainiten deutse ditxosozko krisialdi ekonomikoari. Inor gitxik esaten dau zergaitik heldu garen oraingo egoerara. Eta arrazoiak aitatzteko orduan ez dira gitxi kanpoko arrazoiak aitatzen dabezanak. Atzo bertan Estadu mailako telebista batean bankeruak agertu ziran krisialdi ekonomikoaren ganean berbetan. Minutu batzuk ikusi eta amatau egin neban telebisinoa, amorratuta. Danek leporatzen eutsen errua Estadu Batuei. Arrisku lar hartu izan ei eben, euren negozioa zein dan ahaztu egin ei eben, ekonomia beti gora joango zala pentsetan eben… Kanariar Uhartetatik etorri barria naz. Deigarria da ikustea zelan eraiki dabezan milaka apartamendu oso denpora gitxitan. Deigarria egin jat zelan egozan ehundaka obra hasita eta geldituta. Burbuila berbea behin eta barriro aitatu izan da azken bolada honetan. Ameriketako bankuek diru mordoa hartu izan eben inbertsino arriskutsuak egin ahal izateko, subprime dalakoak. Dirua euren bezeroek edo munduko beste bankuek laga izan eutsen, gure kutxek barne. Banku honeen guruek pentsetan eben ekonomia beti gora joango zala. Subprime dalako inbertsino horreek horreen arriskutsuak izan ez diranean arazoa serioa izaten hasi dira, bai Ameriketako bankuak zein mundu osoko inbertsoreek. Burbuilea finantzieroak lehertu egin eban. Gurean be halango fenomenoak ezagutu doguz. Etxeen prezioa gorantza joan da etenbarik azken urte honeetan. Ez dira gitxi izan pisutan dirua inbertidu egin dabenak, askoz garestiago saldu ahal izateko. “Adreiluaren prezioa ez da inoiz behera joaten†esaten jakun behin eta barriro. Eraikuntza alorreko enpresek eta bankuek inoiz baino gehiago irabazi izan eben. Etxebizitzaren prezioa biderkatu egin izan da oso denpora tarte laburrean, nahiz eta inoiz baino gehiago eraiki. Solbes ministroak berak onartu izan da urtero 300.000 etxebizitza behar baziran be, ia 700.000 eraikitzen zirala. Bapatean behar baino askoz etxe gehiago egozala igerri eta adreiluaren burbuilea lehertu egin zan. Prezioen gorakadea gelditu eta, apurka apurka, beherantza hasi dira. Oso erraza da krisialdi ekonomikoaren errua kanpokoei leporatzea. Baina gure Estadu “maite†honetan badagoz egoerearen erru apur bat daukienak, botere politikotik hasita poltsikoak diruz bete dabeneneraino. Eta ondorioak zenbaterainokoak izango diran inortxok ez daki oraindino.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!