Botaka
2008-08-28 01:29Barajaseko aireportuan izan zan istripuaren egunean irratia entzuten pasau neban gauaren zati bat. Imini eta berehala kendu behar izan neban irratia. Ezin neban jasan. Egunak emon dodaz entzun nebanaren ganean pentsetan.
Egun haretan inok ez ekian zenbat hildako izan ziran. Inok ez daki oraindino zer jazo zan. Hori bai, komunikabideek egunak emon dabez morboaren makinari gasolinea sartzen. Hildakoen senitartekoak behin eta barriro agertu dira komunikabideetan amorruari eta negarrari eutsi ezinik. Jakin izan dogu ume txikiei jazotakoa. Jakin badakigu lagun asko ito eta erre dirala. Baina horreek gauzok jakin behar doguz? Hori informazinoa ala morbo hutsa da?
Eta zer esanik ez istripuaren arrazoien ganean espekulazinotan hasi diranen ganean. 'Kutxa baltzek' esaten dabena ez dago oraindino ikertuta. Politikoek (Erregea barne) istripuaren grabazinoa ikusi ei eben kasua eroaten dauen epaileak baino arinago. Lur azpitik hegazkinen inguruko aditu mordoa atara dira istripuaren ganeko hipotesi guztiak baloratuten.
Saio arrosen formulea albistegi seriotara ailegau da: urdailaren manipulazinoa eta ustezko adituen etenbako berbaldia. Botaka hasteko moduko kazetaritzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!