Espainozentrismo olinpikoa
2008-08-18 01:30 Abuztuko barririk inportanteena Txinako Olinpiadak dira. Hori dala eta uda honetan goardian dagozan kazetariek normalean telebistan agertzen ez diran kirolei arreta berezia eskaintzen deutse: gimnasia, ugeriketea,… Ispiritu olinpikoaren ganean berba politak botako dabez, baina ikusten danaren arabera kirol ikuskizuna baino herrien arteko norgehiagoka daukagu Pekinen. Alde batetik hor dago Txina eta Estadu Batuen arteko lehia. Biak dabilz nor baino nor ahalik eta domina gehien lortu guran. Txinak domina gehiago lortu ezkero pentsauko dau beste alorretan be estadubatuarrak menperatzeko gauza dirala. Estadubatuarrek, bestaldetik, Phelps moduko heroeak sortzeko gauza dirala frogatu dabe. Horri esker oraindino herri handia dirala egiten dabe ames. Beste herri batzuek be euren heroeak agertzen dabez, besteak beste, espainiarrek. Eta pentsetan dodan moduan esango dot: jasangaitza egiten jat espainiarrek egiten daben jarraipen informatiboa. Eurena espainozentrismoa da. Eguneko balentriei gainbegiratu azkarra emon eta gero, espainiarrek egindako erridikuluak estali guran ibilten dira. Lortutako domina apurrek izugarrizko garrantzia hartzen dabe. Eta ez dot ezer esango Maribel Morenoren positiboari buruz kosta egiten jatalako sinistea bigarren mailako kirolari batek holako substantziak bere kabuz hartzen dituanik. Ez deutsat ezelango meriturik kendu gura kirolarien lanari. Bakotxak ahalik eta hoberen egiten dau bere lana eta dominak edo diplomak irabaztea edo bertan aritzea oso gauza berezia da. Baina kirol emonkizunetan egiten dabezanak entzunda, inork ukatuko ete dau espainiar abertzaletasunik ez dagoanik?Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!