Mutu egon nazan bitartean...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2008-07-28 01:30   Musikea

Mutu egon naz aste osoan zehar, medikuak aginduta. Ahotsa joanda ibili naz eta medikuaren esanetan ahotsa berreskuratzeko isilik egotea lakorik ez dago. Blogean be mutu egon naz Bizkaia komandoaren atxiloketak dirala eta ez nebalako jakin zer esan. Atxilotutakoen artean lankidea egoan. Komandoburuaren neskalaguna ei zana.

Berba egiteko modurik ez dodala izan aprobetxauta nire buruari galdetu deutsat zerk arraio bultzatzen dauen mentalki jantzita ei dagoan personea objetiboki galduta dagoan gerran parte hartzera.

ETAren gerrea militarki galduta dagoalako. Eta ez dot erantzunik izan.

Isilik egon nazala aprobetxauta, pentsetan ibili naz, nire buruagaz berbetan. Bapatean oso gazte nintzanean kantetan genduana etorri jatan burura: 'Que se vayan, se vayan, se vayan,…' kantetan genduan Bilboko Aste Nagusitan ozen. Horixe zan orduko kaleak pentsetan ebana. Konparau egizue orduko giroa eta oraingoa eta ikusiko dogu euskal gizartea goitik behera aldatu dala. Gaur Patxi Lopezek Lehendakaritzeagaz egiten dau ames.

Bien bitartean, Iñaki de Juanak gartzelatik urtengo dau hemendik egun batzuetara. Ez dabe paketan lagako, ez. Hortik aste pare batera Arnaldo Otegik urtengo dau gartzelatik. Hau paketan laga ei dabe gartzelan egon dan bitartean. Eta egunkari batzuen arabera, hausnarketea hasi da (beste bat) ezker abertzalearen barruan.

Raxoi eta Zapatero adiskidetu dira barriro. Terrorismoaren arazoari konponbidea emoteko negoziazino politikorik ez dala izango aldarrikau dabe. Horrezaz ganera, epaileen gobernuen buruak eta Epaitegi Konstituzinonalaren partaideak aldatu egingo dabez, hain zuzen, azken pake prozesua oztopatu ebenak kentzeko. Orain sartuko diranak, Zapateroren aldekoak izango ei dira, batipat. Itxaropentsu egoteko arrazoirik badaukaguz?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu