Ion ez da Tato
2008-07-17 01:34 Bertsolaritzea Sabino Arana fundazinoaren eskutik eta Think gaur Euskadi egitasmoaren barruan Ion Goikoetxea ezagutzeko aukerea izan neban. Ion Goikoetxea Venezuelakoa da eta izenak islatzen dauenez euskal jatorrikoa. Ikaslea da, 23 urtekoa, eta oso gaztea bada be gizon zentzudun eta interesgarria iruditu jatan. Chavezen kontrako matxinadea liderau izan eban presidenteak Konstituzinoaren erreformea proposatu ebanean. Gogoratu erreforma horreen arabera betiko izango zala Chavez presidente. Ikasleak mobilizau egin ziran erreformearen kontra. Horretarako Internet eta SMSak izan ziran euren tresnearik garrantzitsuenak. Blogak, Facebook, Hotmail,… gurean olgetarako erabilten doguzan tresna informatikoak tresna politiko bihurtu ziran Venezuelako ikasleen eskuetan. Blogak eztabaidarako tresnea izan ziran. Facebook eta SMSen bitartez ekitaldietarako deiak egiten ebezan eta Hotmailen bidez mezuak zabaltzen ziran. Chavezen erreformea pikutara bialtzea lortu baeben be, ez dau uste Goikoetxeak Chavez bere azkenetan dagoanik. Hausnarketa zentzudunak egiten ebazan ikasleen eragina neurtzeko orduan. Ikasleak gobernua baino indartsuagoak izan leitekez pasino gehiago eskainiko dabelako, baina gazteen bultzadea denpora gitxirako baino ez da. Egonkortasuna gura bada, alderdi politikoak behar dira eta Venezuelako alderdi politikoak guztiz desprestijiauta dagoz. Gurean be, gazteek ez dabez begi onez ikusten alderdi politikoak. Nire ustetan, ideia politikoak euki badaukiez, baina ez dabe gura aurretik sortutako egituratan sartu. Ganera, ez dabe politika aktiboan sartezko beharrik sentiduten. Venezuelan beste horreenbeste jazo zan. 35 urte pasau ziran ikasleen matxinadarik barik. Chavezen erreformeak sua piztu eban. Gurean holako esperientziarik inoiz izango ete doguz? Aukera ezin hobea izan neban beste errealidade bat ezagutzeko nahiz eta (oraingoz) gure errealidadeagaz zerikusirik ez izan. Eta airean galderea bihurria geratu zan: Nor da Venezuelako 'Tato el candidato'? Ionek behin eta barriro esaten eban bera ez zala Tato, ez horixe…Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!