Partidua, proiektua eta personak
2008-06-14 21:39 Ekitaldi politikoa hasi da. EBBko buru Iñigo Urkulluk aurkeztu ditu Think Gaur egitasmoaren arduradunak. Bost alor dira egitasmoak jorratu gura dituanak. Kanpora begira iminiko da alderdi jeltzalea, Eskandinabiara, Singapurrera, Estadu Batuetara begira. Kulturea, garapena, barrikuntzea, gizarte zerbitzuak, Euskadi-Europa, honeek dira alorrak, eta honeek jorratzeko euskal uritarren ekarpenak eskatzen dabez jeltzaleek. Bilboko alkatea dan Iñaki Azkunak telefonotik agur hunkigarria luzatu dau. Honen ondoren, beste jeltzale batzuen berbak entzun doguz. Iruñeako zinegotzia dan Rosana Navarrok bere uria hobetzeko daukan esperientzia eskaini dau. Oposizinotik jentearen ahotsa izateko konpromisoa berretsi dau. Jarraian, Ondarruko Jestorako buru Felix Aranbarriri emon deutse berbea. Galdetu deutso ia egitasmo barriaren ondorioz jeltzaleen betiko helburu politikoak bertan behera geratuko ete diran. Bermeoko zinegotzia dan Miren Lur Uriondok galdetu deutso ia alderdi barruko kontuak zelan dagozan. Urkulluk alderdi jeltzalearen batasuna aldarrikatu dau eta betiko egitasmoek bere horretan jarraitzen dabela baieztatu dau. Hiru ahaldun nagusiek be egitasmoak badaukiezala adierazo dabe. Andra batek be esan dau 40 segundutan irakurri dituala Lehendakariaren kontsultearen galdereak eta zalantza barik biei baiezkoa emoten deutsela. Honen ondoren, zoramena, Iñigo Urkulluk berbea emon deutso Ibarretxe Lehendakariari. Ekitaldi beroa da gaurkoa, baina begibistan dago Lehendakariak sukarra proboketan dauela jeltzaleen artean. Kontsulteari jagokonez, edozein gauza pasauta be atzera bueltarik ez dagoala dino Lehendakariak. Eguneko txalorik beroenak jaso ditu Lehendakariak hori aldarrikatu dauenean. Lehendakariaren agurrak saskibaloi partiduaren antza hartu dau. Honen ondoren, EBBko burua dan Iñigo Urkulluk Think Gaur egitasmoaren ardatzak adierazo ditu, oinak euskal lurraldean eta burua erne munduan jasoten danari adi. Jeltzaleen abertzaletasunak liberalismoagaz eta sozialismoagaz ez daukala zerikusirik adierazo dau. Personei entzun behar jakela adierazo dau, alderdi humanistek egiten daben modura. EAJk ibilbide propioa daukala adierazo dau Urkulluk, gorri, berde eta zuria. Gorria pasinoarena, berdea itxaropenarena eta zuria bakearena. Ondoren, ekitaldiari amaierea emoteko, haurrez osotutako koruak kanta ederrak eskaini ditu. Bueno, ez da amaierea izan. Honen ondoren, Gora eta Gora abestu da, hau ekitaldi jeltzalea izan da eta. Eta ereserkiaren ondoren, batzuk autobusetara doaz. Beste batzuk festara. Ekitaldiaren alderik mingotsena, futbolarena. Espainiak bigarren gola sartu dauela jakin dogunean zera pentsau dogu: hau kaparradea ondorengo egunotan sufridu beharko doguna...Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!