Esperientzia barria

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2008-06-12 01:18   Jan edanak Zapatu honetan era ezbardin batean ibiliko naz blogean (blogetazen esan beharko neuke?). Barakaldoko BECen egongo naz Think Gaur Euskadi kanpainearen aurkezpen ekitaldian. Jazotakoa bertatik eta blog honen bitartez iragarteko eskaintza egin deustie eta onartu egin dot. Hortxe egongo naz, arrastiko 6retatik aurrera begiak zabalik, ordenagailua martxan eta jazotakoari begirik kendu barik. Bertan izango dan Wi-fi guneari esker di-da batean idatzi eta bialdu egingo dot jazotakoa. Nire asmoa bialketa bat baino gehiago egitea da. Ikusiko dogu zelan ataraten dan esperientzia barria. Ordurarte!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu