Zamudiokoa

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2008-06-10 01:33

Bere garaian, Egin, Egin Irratia eta Egunkaria zarratu izan ebezanean kontra atara nintzan, nahiz eta agertzen ziran informazino eta eretxi batzuk nire gustokoak ez izan.

El Correo egunkaria ez da nire gustokoa. Sarritan bere pentsakerea eta errealidadea presentetako bere modua arbuiagarriak iruditzen jataz.

Horrek, halanda be, ez dau inondik inora bez justifiketan nire herrian, Zamudion, ustez ETAk imini dauen bonbea. El Correok badauka gura dauena esateko eta pentsetako eskubidea, Garak, Deiak eta nik neuk daukagun modura.

Orain urteak adierazpen askatasunaren alde atara ziran asko ixilik dagoz gaur. Era berean, orduan ixilik geratu ziran asko errespetua eta askatasuna eskatzen ikusi doguz gaur. Halango herria daukagu, sarritan errealidadea begituteko begi bakarra erabilten dauena.

Orduan eta gaur gustoko ez dauen ahotsa ixilarazo gura dauenak gaitzespena besterik ez dau merezidu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu