Epaileen eskutan gagoz
2008-06-09 01:54 Argi dago epaitegiak aurrean iminita ez dagoala kontsultea egiterik, Iñigo Urkulluk eta Ibarretxe Lehendakariak esan daben modura. Are gehiago, epaitegiak dira euskal konstituzinonalistek eskutartean daukien H bonba: euskal gehiengoaren guraria gelditzeko behar besteko indar politikorik ez badaukie hor dagoz lege aplikazino bereziak danak lotuta eta ondo lotuta jarraitu dagian. Edozelan be, hausnartu beharko geunke epaileek dana, edozein momentutan eta edozein egitasmo gelditzeko eskubiderik badaukien. Ez dodalako bape argi ikusten epaileen errola gaur egungo Euskadin. Ardura handigaz ikusi dot aste honetan zehar Hernanin jazotakoa. Hain zuzen be, 20 urte honeetan zehar “Pana†etakideak izena emoten eutson bere herriko lorategi bateri. 20 urte honeetan HBko alkateak eta EAkoak egon izan dira aginduten. Eta oker ez banago Errekondo alkatearen garaian sozialistak egozan udal gobernuan. 20 urte honeetan ez dau inork ezer esan. Orain epaile batek hartu dau nire ustetan Udalari jagokon erabagia: izen hori kendu egin behar da. Eta agindua betearazoteko Ertzaintzari deitzen deutso. Halango sukar berezia sufriduten dabe Espainian ETA dala eta ez dala. Orain berrogei urte Pardines guardia zibila hil eban Txabi Etxebarrietak, ETAk eragindako lehenengo erahilketea. Atzo bertan irakurri neban Madrileko egunkari batean halango titularra: “40 urte hiltzen eta 40 urte demokraziak garaitu ezinâ€. Nik dakidanez, orain 40 urte ez egoan ezelango demokraziarik ETAren kontra burrukan. ETAren kontra dagoan guztia ez da demokrata, argi dago. Halanda be, danak ataraten ei dira orain ETAren kontra eta demokraziaren alde. Esate baterako, hortik dabilen alkarte ultraeskuindar batek salaketea aurkeztu dau Euskadi mailan horrenbeste kaleri “Sabino Arana†izena imini deutselako. Euren ustetan izen horrek ez dauka zerikusirik demokraziaren baloreekaz. Espainian zehar agertzen diran Franco, Jose Antonio, Yagüe, Moscardó, División Azul eta halango kale eta plazak demokraziaren ikurrak izango dira, seguru! Arinkeria handiagaz adierazoten da “nire arerioaren arerioak nire lagunak diraâ€, baina edozein konpainia ez da komenigarria izaten arerioari aurre egiteko. Argiago esateko: ETAren kontra dagoazan guztiak demokratak dira? EZ dot uste nik… Eta hasikeran esaten nebanagaz lotutako beste ideia bat: epaileen ebazpen guztiak zuzenak dira? Lehendakaria kargutik kentzen badabe edota Sabino Arana izena kenduarazoten badabe uritarrok ontzat eta beste barik hartu behar dogu erabagia?Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!