Nire erantzunak: bai eta bai

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2008-06-03 02:20

Ezagutzen doguz daborduko Ibarretxe Lehendakariak planteauko deuskuzan galderak. Hau edo bestea galdetu behar zala entzun dogu. Eta zer? Nik nire eretxia emon gura dot. Arinago be nire eretxia emon gura eta ezin izan neban. Eta inork uste badau galderak beste batzuk izan behar dirala planteau dagiala Legebiltzarrean. Nire ustetan, zenbat eta galdera gehiago hoba.

Ohitura txarrak daukaguz gure sistemea demokratiko honetan. Espainiarrak asaldatuta dagoz Lehendakariak uritarroi galderak planteetan deuskuzalako. Atzerrian, demokrazia sendoetan, oso normala izaten da uritarrei hau edo bestea galdetutea. Gurean, antza, euskal uritarrok ez daukagu gure eretxia artez artez emoteko eskubiderik. Ordezkariak aukeratzen doguz eta horreek hartzen dabez gugaitik hartu beharreko erabagi guztiak.

Galdeketak eta erreferendumak ez dira oso normalak gurean, baina esperientziak esaten deusku uritarrek ez deutsela beti kasurik egiten 'euren' alderdiei eretxiak erreferendumetan emoteko orduan. Gogoan izan daigun OTANen ganeko erreferenduma edota orain gitxi izan genduan Europako Konstituzinoari buruzkoa. Orduan emon ziran emoitzek ez daukie zerikusirik alderdi politikoek aholkatutako jarrerakaz.

Ez litzake harrigarria izango galdeketearen kontrako zenbait eretxien atzetik bildurra izatea. Emoitzeari bildurra. Euskal uritarron eretxiari bildurra.

Nik ez daukat zalantzarik. ETArena mahai batean amaitu behar da. Poliziek euren lana egingo dabe, baina eroak be ez dau uste poliziak ETAgaz amaituko dauenik. Eta mahai horren emoitzea ETAren amaierea izan behar da. Nire erantzuna lehenengo galdereari, baiezkoa.

Bestalde, herri honek erabagiteko eskubidea merezidu dau. Gehiengoak halaxe gura dauelako. Egungo legediak onartzen ez badau be, sartu beharko da. Eta halaxe ez balitz, eskubide guztia izango leuke bere ibilbide propioa hartzeko. Bigarrenari be, baiezkoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu