Txikilikutreren kontuak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2008-05-25 02:24   Begi betegarri

Ez da akatsa, ez. Txikilikutre berariaz esan gura neban eta esan dot. Kokoteraino nago horrenbeste txiki-txikigaz. Honeek lerrook idazten dodazan bitartean Eurovisionen botazinoak dagoz martxan. Burumakur dagoz komunikabide espainiarrak Belgradon txistuka hartu dabelako Chiki-chikia. Botazinotan be ez dabilz ondo espainiarrak. Eta poztuten naz, ze demonio, horrenbesteko kaparradea emon eta gero!!!

Kanta barregarria egin gura izan eben espainiarrek Eurovisionerako. Barregarria baino txotxoloa izan da. Eta halaxe atara jake espainiarrei. Betiko Espainia atara da: barregarria izan gura eta erridikulua egin.

Erridikulua be egin izan dabe Euskadin dagozan Espainiako adar politikoek. María San Gil popularrak kolpea (politikoa) emon gura izan eutson Raxoiri. Bera atara da kolpatua. Euskadiko bere alderdikide gehienak kontra agertu dira. Ondorioa begibistakoa da: Legebiltzarretik etxera doa María San Gil.

Beste horrenbesteko erridikulua egin izan dau Patxi Lopezek. Hilebeteak emon izan ditu Lopezek euskaldunon arteko akordioak aldarrikatuten. Ibarretxe lehendakariak euskaldun batzuen gurariak baino ez ditu defendiduten Lopezen eretxiz.

Aste honetan bertan Madrileko Congresuan alderdi politiko guztiek adostutakoa botazinora eroan da. Kontzertu Ekonomikoaren “blindajea” eskatuten zan.

Badakizue Kontzertu Ekonomikoa euskal autogobernuaren zutaberik garrantzitsuenetako bat dala, erasotua izan dan zutabea, hain zuzen. Gogoan izan alderdi politiko guztiak bat etorri zirala bere defentsan, bertoko popularrak eta sozialistak barne. Eta gogoan izan daigun Madrileko sozialistek eta popularrek eskaera honen kontrako botua emon ebela, Euskadin aukeratutako diputaduak barne.

Eta errepetiduko deuskue danon arteko akordioak behar dirala Madrilen arazorik ez izateko. Badago zer sinisterik sozialistei eta popularrei? Honeek arotzarena egin guran dabilz. Arotzak dira eta ez politikoak. Politikearen Txikilikutreak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu