Popularren krisialdia inportanteagoa atentadua baino

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2008-05-18 03:03   Musikea Orain aste pare bat aitatuten neban popularren krisialdia. Ez dau emoten urak baretu diranik. Azken egun honeetan María San Gil izan da protagonistea. Bazterrak nahastu ditu San Gilek. Hasikeran, kongresuan onartu behar zan ponentzia politikoaren zirriborroa idatzi behar eban beste batzuekaz batera. Aste honetan adierazoten eban San Gilek ez ebala sinatuko ponentzia zenbait puntutan ados ez egoalako. Alderdiaren aldetik mobimentu azkarra egin eben: ponentzia kaleratu. Irakurritakoaren arabera ezin da esan Alderdi Popularrean aldaketeak igarri diranik. Geroxeago adierazo eban San Gilek testuan ez zala igarten, baina eztabaidatan bai atzemoten ebala bere alderdia bestelako bidea hartzeko prest egoala. Atxakiak baino ez dirala emoten dau. San Gili babesa emoten bere aita politikoa dan Jaime Mayor Oreja atara da, eta beragaz batera Esperanza Aguirre eta Ana Botella. Ez dot uste San Gilen mobimentua garbia izan danik. Raxoi ez da, daborduko, popularren sektore batzuen gustoko eta apurka apurka, boteretik atara guran dabilz. Ez daukie oraindino hautagai alternatiborik, baina ez gaitezan harritu hemendik gitxira Raxoiren lekua okupetako hautagai batzuk agertzen badira. Badirudi 'betiko' Alderdi Popularra oso gustora dagoala bere muturreko lekuan eta ez dabela gura euren diskurtsoa epeldu. Eurenari eusteko ez dabe arazo etikorik izango alderdiaren liderra dan Mariano Raxoi ahulduteko. Eta hori lortzeko danak balio dau. Adibide bat: deigarria izan da Maria San Gilek prentsaurrekoa eskaini ebala Legutioko atentaduaren ondorengo egunean. Azken boladan zeozelango ohitureak mantendu izan dira atentaduen ondorengo egunotan: besteak beste, alderdien arteko eta alderdien barruko hikamikak eten egiten dira arreta guztia atentaduak hartu daian. Bezperan atentadua izan zala jakinda be, San Gilek bere prentsaurrekoari eutsi eutson. Inportanteagoa ei zan bere kritikak eta bere protagonismoa atentadua baino. Ikusitakoaren arabera, ez dakit nik biktimen inguruko diskurtso batzuk hutsalak ete diran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu