Somalia ez da Euskadi

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2008-05-05 01:04   Musikea

'Estadu demokratiko batek ez dau negozietan indarkeriaren mehatxupean'. Zenbat aldiz entzun dogu esaldi hau ETAren ganean berbetan? Ozen ozenki errepetidu deuskue lelo hau eta danok sinistu egin dogu.

Hara, leloa hamaikatxu biderrez entzun badogu be, ez da bete orain aste pare bat. 'Playa de Bakio' itsaontziaren tripulazinoa bahitu izan eben Somaliako uretan. Bahitzaileek erreskatea eskatu eben. Diru freskoa gura eben.

Eskatu eta emon. Espainiako gobernuak, terroristakaz negozietan ez dauenak, behin eta barriro aldarrikatu dau ahalegin diplomatiko guztiak egin dituala. Diplomatikoak dinoe, eta barregurea emoten deust. Barregura mingotsa, benetan.

Somalian ez dago gobernurik. Hiru lurraldetan dago zatituta Somalia. Hor dagozan agintariek, jauntxo armatuek, ez dabe gobernu izenik merezidu. Indarra da lege.

Ez egoan beste erremediorik arrantzaleen bizitza salbau gura bazan: hari guztiak mobidu dirua itxasontzira bialduteko. Gerra itsasontzia bialdu ei eben espainiarrek eta telebisinoek eskaintzen euskuezan irudietan soldaduak gerra ariketak egiten egozan: dana antzerkia. Dirua emon eutsen bahitzaileei. Miloe bat euro, informazinoek dinoenez. Auskalo armadoreak edo Espainako gobernuak emonda. Diruaren truke marinelak libre laga ebezan eta agur Ben-Hur.

Kontuak kontu, gogora etorri jat gure egoera politikoa. Espainiako gobernuak esan izan dau ez dauela ETA erakundeagaz negoziauko indarkeriak jarraitzen dauen bitartean. Beti pentsau izan dot negoziau beharko dala indarkeria amaitu daiten, kontuan hartuta orain arte hartu izan diran bestelako neurriak antzuak izan dirala. Eta seguru nago ETArena mahai batean amaituko dala. Ez jako ETAri eskatzen dauen guztia emongo, baina bai, ostera, burua altxauta atarateko moduko zeozer.

Beraz, ez daitezala pitokeriakaz etorri. Somalian berba egin leiteke indarkeria egoereagaz amaitzeko eta Euskadin ez?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu