Krisialdi ekonomikoa

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2008-03-31 02:19

Krisi ekonomikoa ganera jatorku. Horixe da behin eta barriro errepetiduten deuskuen leloa. Estadu Batuetako subprime hipotekak (hipotekaka idatzi dau ordenagailu bihurri honek) danok ezagutzen doguz daborduko. Euren eragina, konturatu ala ez, gurera dator.

Eguneroko hizpidea izan da urteetan: 'Horreenbesteko dirutza pagetan da pisu batengaitik gure herrian'. 'Beittu zenbat balio dauen beheko pisuak'. 'Etxea orain erosten badogu hemendik urte bira hamar kilo atarako doguz'. Eta halangoak esan eta gero esango deuskue Espainiako gobernutik ez dagoala burbuilarik.

Burbuila sortu egiten da gauza baten prezioa gora eta gora lojika barik badoa. Etxebizitzaren prezioak sekulako gorakadea izan dau azken urte honeetan. Arrazoiak? Bi aitatu leitekez: alde batetik, danok gura dogu gure etxearen jaube izan, hau da, alogerea baztertu egiten dogu. Bestalde, diruaren prezioa oso bajua izan da, hau da, interes tasak bajuak izan dira.

Ondorioa begibistakoa da: jente piloa joan da pisu bat erostera, kontuan hartuta prestamoak orain urte batzuk baino merkeagoak dirala.

Orain interes tasa gorantza joan da, eta are gorago joango dala espero da. Eta orain hasiko dira komeriak. Zenbat lagun geratuko dira hipotekea pagau ezinda? Zenbat laguni joango jako pisuen ganeko bere espekulazino txikia pikutara?

Bateren batek erantzungo deust betiko moduan bankuak atarako dirala irabazle, pagau egiten ez diran pisuak eskuratuko ditualako. Egia da, baina, bankuek pisuak baino dirua behar dabe, batez be kontuan izaten badogu pisuen prezioa beherantza doala.

Honez ganera, gogoan izaten badogu subprime hipotekeen kontuan nazinoarteko banku piloa dagozala, jai daukie 'gure' bankuek.

Eta zelan dagoz sartuta gure inguruko bankuak? Hara, Estadu Batuetako operazinoak atzerriko diruak pagetan ditu, zorretan. Beste era batera esanda, Idahoko nekazari bati emondako prestamoaren dirua, azken finean, Australia, Japonia edo Estadu espainiarreko banku baten kutxatik etorren.

Horreen ondorioz, dirua izan barik, geroz eta gitxiago balio daben adreiluak izango dabez bankuek dirua izan barik. Eta gogoan izaten badogu 'gure' estaduko ekonomiaren motorra bankuak dirala, ezin da esan ondorengo hilebeteetara begira daukagun panoramea goxoa danik. Krisi ekonomikoa ganera dator, bai. Ze neurrikoa dan ez daki, oraindino, inork.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu